Aniztasuna euskaraz umeekin lan egiterakoan aurkitu dudan hutsune bati erantzuna eman nahi dio. Erdaraz hainbat baliabide eta material daukagu baina ez horrenbeste euskaraz. Batzuetan ez dugu jakiten non aurkitu material hau. Horretarako da blog-a, aniztasuna eta euskara uztartzeko, erabiltzen ditugun materialak sartu eta sortzen ditugunak zabaltzeko.
Badator 18.Korrika eta urbiltzen den heinean egun horretarako prestatzen hasten gara. Abestia entzun, entzun, entzun...ikasi, abestu, dantzatu eta Korrika gozatu!
Aurtengo abestia "Esne beltza" taldeak jarri du eta haiekin batera beste lagun askok parte hartu dute Korrikari doinua jartzen. Hona hemen bideoa