2015-10-20

Badator Errigorako udazkeneko kanpaina berria

Badator Errigorako udazkeneko kanpaina berria eta aurten ekoizle gehiagok parte hartzen dutela da nobedadea. Hemendik eta azaroak 8arte epea zabalik dago Errigorako kutxa eskatzeko. gure eskolan badugu Errigorako lan taldea baina badira beste modu batzuk, web orrian agertzen den moduan, eskaera egiteko.
Hemen dituzue web orria www.errigora.eus

eta bideoa


2015-10-19

Azaroak 28

Azaroak 28 egun seinalatua dugu gure agendatan jartzeko. Ea hiriburuetako kaleak betetzen ditugun denok batera inposaketen aurka eta hezkuntza sistema propio baten alde.





2015-10-13

Hezkuntza Plataformen Topagunea

hezkuntzaplataformentopagunea.blogspot.com.es da LOMCEren kontrako eta hezkuntza propio baten aldeko plataformen gunearen blog berriztua.
Bertan daude azken berriak eta mobilizazioen data eta leku guztiak.
Ea denon artean lortzen dugun!

2015-10-06

Java Google Chromerekin ezin da erabili

Matematikako baliabide ugari ikusi dituzue nire blogean Clic-etik hartutakoak eta gaur egun horiek martxan jartzea ia ezinezkoa dela konturatuko zineten.Google Chromek Java jada desgaituta duelako gertatzen da hau. Haien gomendioa da, eta hemen idazten dut baten batek arazoak izango balituzke konpontzeko, beste nabegadore bat erabiltzea Explorer-a edo Mozilla adibidez.