2016-10-20

2. ziklorako blog interesgarri bat

langaitzlh3 sakatuz geo blog interesgarri bat topatuko duzue 2.zikloko baliabideekin. Jakintzua zara? jokuak lagunduko dizu inguruko gaiak  jolasean errepasatzen. Ondo pasa!
Egile berberak ditu herensugea eta langaitzlh4

Resultado de imagen de langaitz bloga

2016-10-03

Conducta

"Conducta" 2012ko pelikula bat da, Cubatarra. Erderaz egon arren hona dakart irakasle garenontzat interesgarri deritzodalako. Hizkuntzaren aldetik pixka bat nahasia da Habanako hizkera lokala ulertzea, niri zenbait unetan zaila egin zaidalako. Hala ere iruditzen zait pelikula ederra bai ikuskizun aldetik, argazkia, giroa, tonoa...bai edukin aldetik irakasleoi dagokionez. Ez dut gehiegi azaldu nahi spoilerra ez egiteko baina badu aniztasunarekin zerikusi handia eta baita sistemak horren inguruan egiten duenarekin. Gure hezkuntza sistemarekin alderatuta, ohartzen naiz gu oraindik oso urrun gaudela horrelako umeei eman behar zaien erantzuna ematetik. Ez dut esango ideala hura denik baina bai hemen familiengatik urbilago egon beharko genukela eta bereziki horrelako familiengatik urbil. Zertaz hitz egiten nabilen jakiteko, pelikula ikusi behar da!
Sarean dago osorik!

Resultado de imagen de conducta pelicula