Tolosatik datorkigun bideo hau ederki asko adierazten du irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak izan beharko lukeen helburu nagusienetariko bat; nagusiena beharbada.
Aniztasuna euskaraz umeekin lan egiterakoan aurkitu dudan hutsune bati erantzuna eman nahi dio. Erdaraz hainbat baliabide eta material daukagu baina ez horrenbeste euskaraz. Batzuetan ez dugu jakiten non aurkitu material hau. Horretarako da blog-a, aniztasuna eta euskara uztartzeko, erabiltzen ditugun materialak sartu eta sortzen ditugunak zabaltzeko.
2012-05-31
2012-05-30
WEBQUEST
Oraindik ez daude asko baina apurka apurka IKTak erabiltzeko webquestak gero eta gehiago daude. Ikusi bestela esteka honetan www.phpwebquest.org/euskera/
Niri asko gustatu zait honako hau Zer gertatu zen jaio zinen egunean? Irudia, en fin...baina ideia ona iruditu zait eta ikasleentzako erakargarria.
Niri asko gustatu zait honako hau Zer gertatu zen jaio zinen egunean? Irudia, en fin...baina ideia ona iruditu zait eta ikasleentzako erakargarria.
Etiquetas:
euskaraz noski,
Guztiontzako eskola,
irakurketa-idazketa
LUR entziklopedia sarean
Badugu baliabide berri bat gure artean. LUR entziklopedia sarean jarri dute. LUR ENTZIKLOPEDIA sakatu eta hor daude hiztegi entziklopedikoa eta entziklopedia tematikoa. Hiztegi entziklopedikoan zenbait sarrerekin saiatu eta ez zaizkit batzuen emaitzak atera, baina tematikoan ondo antolatuta dago informazioa. Gogoratzen duzue entziklopediek etxeko apalategiak apaintzeko erabiltzen genituenean?
Beste garai batzuk ziren...
Etiquetas:
euskaraz noski,
Ingurunea,
zientzia eta teknologia
2012-05-10
Hizkuntzarekin hasteko Zarautzen bilatu
Batzuetan ikasle berriak etortzen zaizkigu edozein mailatara eta ez dakigu ondo nondik hasi lanean. Euskarri baten bila hasi eta Zarautzeko Berritzegunean aurkitu nuen orrialde hau dokumentu pilo batekin.
Zarauzgunean klikatu eta hor ikastetxeak - web guneak barruan daude dokumentuak.
Materiala ikasleak nagusiak direnean erabiltzeko da. Gure grafia irakurri eta idazten dutenentzat balio du eta argazki piloa ditu hitzari laguntzeko.
Honek ez du noski ahozko adierazpena alde batera utzi behar. Lehenbizi ahoz landuko dugu gero paperean ikusiko duena.

etorkinekin lanean,
euskaraz noski
2012-05-08
ZENBAKIAK BATETIK EHUNERA
Zenbakikuntzarekin gora eta behera nabil beti ikasleekin eta hemen aurkitu ditut aurten ikasleekin lantzeko Clic ariketa aproposak euskaraz. kalamua.wikispaces.com
Hor badaude "1etik 100 arteko zenbaketa" izenburupean 1. eta 2. mailakoentzat egokiak diren ariketak.
Hor badaude "1etik 100 arteko zenbaketa" izenburupean 1. eta 2. mailakoentzat egokiak diren ariketak.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)