Irakurri ditzazkegu kantak eta ipuinak,eta kasu honetan ipuinak kantuan.
Beste baliabide askoren artean aurkitu dudan pitxi hau hitzketa.eus atarian.
Bertan aurkitu ahal dituzue kalitatezko literatura eta musikako baliabideak euskaraz.
Gozatu!
Aniztasuna euskaraz umeekin lan egiterakoan aurkitu dudan hutsune bati erantzuna eman nahi dio. Erdaraz hainbat baliabide eta material daukagu baina ez horrenbeste euskaraz. Batzuetan ez dugu jakiten non aurkitu material hau. Horretarako da blog-a, aniztasuna eta euskara uztartzeko, erabiltzen ditugun materialak sartu eta sortzen ditugunak zabaltzeko.
Irakurri ditzazkegu kantak eta ipuinak,eta kasu honetan ipuinak kantuan.
Beste baliabide askoren artean aurkitu dudan pitxi hau hitzketa.eus atarian.
Bertan aurkitu ahal dituzue kalitatezko literatura eta musikako baliabideak euskaraz.
Gozatu!
Zientzia kaiera euskaraz zientzia dibulgaziorako EHUk sortutako aldizkari digitala da. Batez ere DBHko ikasleei bideratuta edo nagusiagoentzat ere, batzuetan gure ikasleak informazio bila dabiltzatenean baliagarri izan daitekeela iruditu zait.
Garai zailak dira eskolarako eta bereziki euskararen erabilpenerako; horregatik inoiz baino gehiago irudimenari eragin behar diogu ikasturtea aurrera eramateko.
Coronavirusa dela eta etxean geratu behar izan ginenean martxan jarri ziren zenbait laguntza dinamika euskara ume guztiengana helarazteko. Niri bi mutikorekin bideodeiak egitea egokitu zitzaidan haiekin berba egiteko astean bitan eta ordu erdiz. Horretarako, aisialdi talde batek bidalitako materiala artean, ezagutu nuen Ahozkotasuna bloga. Aspaldi argitaratzen ez badu ere baliabide ona da eta jolas batzuk proposatzen ditu egun bizi dugun egoeran baliagarri izan daitezkeenak.