2023-03-17

Ongi etorria hiztegi berria

 Euskaraz hiztegi asko badira ere berri honek zer esana eman du azken egunotan. nonbait hiztegirik osatuena dugu berau eta horrek sarreratxo hau merezi du.

Hemen duzue Berria ikasgelako notizia batetik

https://albistebuletina.berria.eus/artxiboa/2527

Bestetik hiztegia bera

https://www.ehu.eus/eeh/cgi/bila?z=zorion




2022-10-28

Komunikazio alternatiboetan hasten

 Piktoak erabiltzen hasi behar duenarentzako baliabide hau oso interesgarria da. Bertan hizkuntza desberdinetan piktoak aurkitu ditzazkegu, horrela umearen jatorrizko hizkuntza dena delakoa izanik komunikaziorako errazagoa izango da. hiztegia euskaraz lantzeko ere baliagarria izan daiteke HHn.

Piktoak





2022-05-23

Udaberriarekin batera irudi ederrak loratzen

 Udaberriarekin batera interneten irudi ederrak loratzen ari zaigu.

Euskaraz zientziari buruz Elhuyar-ek ematen dizkigun baliabideak asko eta anitzak dira. Gaurkoan udaberriaz mintzo zaigu. Zenbat aldiz hitz egin dugu eskolan udaberriaz HHtik DBHra?

Urtaroak irakasten zaudetenontzat.



2021-10-27

Berriaren ikasgela

 


BERRIAREN IKASGELA

Berriaren ikasgelan egunean eguneko berriak ikasleei egokitutako formatoan. Hamabi urtetik gorakoentzat egokien ikusten den arren, nik LHn egonda guretzat ere erabilgarri ikusten dut. 

Gozatu! 

2021-09-24

Booktegin Eguzkilore

 Booktegi euskarazko liburu eta ipuinei buruzko web orri eder bat da. Bertan gauza interesgarri asko dago eta tartean, Eguzkilore atalean, umeentzako ipuinak kontatzen dizkigute. Eskolarako baliabide ezin hobea iruditzen zait. 

Eguzkilore Booktegin