2011-12-15

MUSIKAETAEUSKARA

Hona hemen musikarako blog berri bat. Euskaraz beste hau ere eta polit politta gainera.


musikaetaeuskara

2011-11-30

Haur hezkuntzan inguruneko esperientziak

Slidesharen trasteatzen aurkitu dut ingurunean haur hezkuntzako umeekin lan egiteko esperientzia hau. Oso lan polita iruditu zait, itzala, argia, kolorea eta elektrizitatea lantzeko.


Ipuinak eta slideshare

Irakurketa lantzeko ipuinak slidesharen:














2011-11-16

Zaharra zara Bilbo

HAUR HEZKUNTZAKO LAGUNTXOENTZAT.

Hiri handi batean bizi gara, Bilbon.




Zaharra zara Bilbo

Bilbon dago gure ikastola, Deustuko Ikastola. Begira zein handia den!



Eta badira gurea baino hiri handiagoak ere. Beitu,  New York gabez! Zenbat eskola ete dago hemen?





Baina gugandik urbilago, Euskal Herrian bertan, baditugu herri eta auzo txikiak ere bere eskola txikiekin. Dantzatu nahi?






2011-11-09

Musika gelarako bloga

Sarean, baliabideen artean musikarako hau aurkitu dut. Xirula Mirulatik hainbat eta hainbat kanta hartzen ditu eta hoien gainean lan egiten du. Ea gustuko duzuen!  musikagelapdi


2011-11-08

BESTE GELA BAT

"Beste gela bat"ekin hasi dira lanean alkartuko hirugarren zikloan eta sarrera hau egin nahi dut hango baliabideak "gure lekua" bezain onak izango direlakoan edo akaso hobeak. Mila esker guap@s
Aupa Inma! Animo Rafa!


2011-10-04

Eskolarako zenbait baliabide

LHko irakasle batek egindako bloga dugu eta bertan zenbait baliabide daude ziklo guztietarako.
lolacas.wordpress.com da eta begiradatxo bat emaiozue ondo dago ta.


2011-09-30

e-Mintza

e-Mintza tresna berria aplikazio informatikoa da, eta komunikazio-oztopo larriak dituztenen komunikazioa zein autonomia erraztea du helburu.
"e-Mintza" "mintzamen elektronikoa" da euskaraz. Programa hau dohainik jaisten da, eta merkatuko ohiko ukimenezko edozein tabletatarako dago diseinatuta. Gainera, euskaraz, gaztelaniaz edo bertsio elebidunean aktibatu daiteke.

2011-06-30

HPB-en inguruko publikazioak

Eusko Jaurlaritzak zenbait liburu argitaratu zituen Hezkuntza Premia Berezien inguruan. Hona hemen hauen izenburuak:

HEZKUNTZA-PREMIA BEREZIAK
LIBURUAK
BILDUMA HONETAKO TITULUAK

1.- Goi-mailako ikas-gaitasunak dituzten ikasleen hezkuntza.

2.- Hezkuntza-premia bereziak Haur-Hezkuntzako bigarren zikloan.

3.- Lehen Hezkuntzan aniztasunaren trataerari heltzeko orientabideak.

4.- Hezkuntza-premia bereziak Lehen Mailako Hezkuntzan.

5.- Hezkuntza-premia bereziak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan.

6.- Autismoa haurtzaroan. Komunikazio arazoak.

7.- Aho hizkuntzaren sustapena Haur Hezkuntzan.

8.- Down sindromea: hezkuntza premiak eta lengoaiaren garapena.

9.- Curriculum-proiektua hezkuntza bereziko ikastetxeetan.

10.- Hezkuntza premia bereziari buruzko araudia Euskal Autonomi Erkidegoan.

11.- Asperger sindromea. Ikasgelan lantzeko estrategia praktikoak. Irakaslearen gida.

12.- Autismoa. Zure seme edo alabari nola lagundu.

2011-06-27

Norbanako egokitzapenak egiteko eredua euskaraz

 Datorren ikasturtean beste eskola baten hasiko naiz eta bertan erabiliko ditudan dokumentuak eskura izateko blogga erabiltzea ideia ona iruditu zait. Agian baten bati falta zaio hau, erderaz denok daukagu eta euskaraz?



Eta egokitzapenaren errebisioa:

Ingurune gaien egokitzapena II

5.mailako gaiekin egin nuen bezala, 6.mailakoarentzat ere egindut egokitzapenaren calameo hau. Barruan azterketak daude ere. Gogoratu egokitzapen hau 2.zikloko erreferentziako CEI duen ume batentzat izan zela eta bere ezaugarri propioak kontuan hartuta (artean oso memoria ona). Hala ere, beste ume batzuentzat baliagarria izan denez, hemen jartzen dut erabili nahi duenarentzat.

2011-06-10

Ipuinak entzun



Etxegiroan sakatu eta ipuinak aurkituko dituzu, umeentzat, gazteentzat, nagusientzat, Euskal Herrikoak, Indiakoak, Ingalaterrakoak...
Entzun eta gozatu!

2011-05-30

zazpi antxumeak

Zazpi antxumeen ipuinaren marrazkiak erabili ditut umeek kontakizuna egiteko eta sekuentzi tenporalak ondo egiten dituzten ebaluatzeko. Haur hezkuntzan oso landuta dakarten ipuina da eta horrexegatik aukeratu dut. Gainera Slideshare-en aurkitu ditut marrazki polit hauek. Egokiena txarteletan inprimatzea eta umeak sekuentzia egitea da.7 Antxumeak

2011-05-26

Ahozko adierazpena eta Nathan

Nathan editorialak Frantzian hezkuntzarako material didaktikoa argitaratzen du. Badituzte plastikozko kutxa batzuk argazkiekin (15x15ekoak gutxi gora behera) ahozko adierazpena lantzeko oso aproposak direnak.
Nik bi kutxa ezagutzen ditut, bat janarien argazkiekin eta bestea aditzak eta aditz laguntzaileak esaten ikasteko. Seguru gehiago ere badaudela. Lehen hezkuntzako 2.ziklotik aurrera Schubi erabiltzen dudan bezala, Haur Hezkuntzan eta LH 1. zikloan Nathan-eko txartelak erabiltzen ditut ahozko adierazpenari bultzadatxo bat emateko.
 

Idazketa eta irakurketa arazoak

Idazketa eta irakurketa arazoak dituzten umeentzat oso material gutxi dago euskaraz. Baina badira hiru kuaderno Yayo Salegirenak laguntza geletan asko erabiltzen ditugunak. "Hizkuntza indartzeko kuadernoak" deitzen dira eta Erein-ek argitaratu zituen 1996an.
Ez dute gelako lana ordezkatu behar, izenak berak dioenez indartzeko besterik ez dira. Baina idazketan eta irakurketan ematen diren ohiko akats batzuk (errotazioak, inbertzioak...) zuzentzen joateko baliagarriak dira.


2011-05-25

Komunikazio sistema alternatiboei buruz



http://www.ordiziagune.net/jeitsi/Haztegi_Patxi.pdf

Eskolako ikasle baten egoera dela eta, komunikazio sistema alternatiboei buruzko informazioa bilatzen hasi eta hau topatu dut. Ume zehatz baten historiala da eta bere komunikaziorako gaitasunari buruzko behaketa lana azaltzen du. Orientazio bezala oso interesgarria iruditu zait ikasle batekin lan egin behar denean kontuan hartu beharrekoak aztertzen bait ditu.

2011-05-24

Ingurune gaien egokitzapena

Pasadan ikasturtean 5.mailan zegoen ikasle bati Inguruko gaiak egokitu nizkion LH2.zikloko erreferentzia kontuan hartuta.
Egokitzapenak beti dira banakakoak eta batentzat balio duenak agian ez du bestearentzat balio.
Edonola ere, lana egina dagoela aprobetxatu nahi izan dut eta gorde hurrengo baterako ere. Egokitzpen honetan azterketak ere egokituta daude, egituratuagoak eta haien eguneroko egoerak kontuan hartuta zenbait kasutan ere.

Calameon publikatu dut eskura izan dezazuen.

2011-05-19

Idazketa eta irakurketa egokitzeko

Idazketa eta irakurketa prozesuan laguntzeko etorkinekin lan egiteko zenbait jarduera aurkezten zaizkigu dokumentu honetan.
Ohikoa den bezala, egokitutako lanek edonorentzat baliagarri suerta daitezke, hortaz, Calameo baten jartzen dizuet hemen, ideiaren bat behar duen edonorrentzat.


2011-05-10

Euskara eta seinu hizkuntza



Euskaraz ari garela eta aniztasunaz, nola ez seinu hizkuntzari tarte polit hau utzi. Eixerra!

2011-04-15

BADATOR KORRIKA!

Jarri genituen blogetan kanta eta hitzak. Ikastolan landu egin dute umeek(bereziki haur hezkuntzakoek)unidade didaktikoan dauden edukiak, koreografia egin dute 5.mailakoek eta bertsoak 6.mailakoek. Petoak jantzi ditugu eta denok hartu dugu parte Korrika Txikian (Argitxo ere han izan da).
Dena dago prest gero Korrika handiari ongi etorria emateko.

Gure artean dago bada Korrika. Euskara, kirola, jai giroa eta elkartasuna uztartzen dituen lasterketa erraldoia.
Ondo, ondo pasa eta gozatu! Gora euskara! Gora Korrika!

2011-04-11

KULUNKA

Garapen arazoak dituzten umeei arreta emateko lan egiten duen elkarte bat da.
Helburu nagusia ume hauen beharrei eta familiei erantzuna emateko zerbitzuak sortzea da.


Nahiko itsura polita duela iruditu zait eta lanerako lagungarri.
Ekainerako ordenagailuekin lan egiterakoan dauden baliabideei buruzko ikastaroa prestatu dute terapeuta okupazional batek emanda.

klikatu KULUNKA


2011-04-05

Ez al da politta?



Zaindu dezagun gure airia!

2011-04-03

Biderketak atzera be

Berriro ere biderketekin bueltaka. Hainbeste kostatzen zaizkien biderketa taulak lantzeko tokiak.

Alkartuko wikia, bigarren zikloa
Kanariar irletatik lotura hau
Hemen abiadura garrantzitsua da. Mister Pi

Azken biak erderaz dira baina tira, Clic-etik aparte zerbait aurkitzen baduzue, abisatu!

2011-03-28

Nabar, hartz ipuinlaria

Nabar hartzak, munduko kultura askotako ipuinak kontatzen dizkigu hizkuntza askotan, tartean euskara dago eta oooso politak dira. Klikatu itzazue!
NABAR, HARTZ IPUINLARIA

 

2011-03-24

Herri musikaren txokoa

Umeen garapenerako hezitzailea den zerbait badago, berau musika da. Musikaren bidez eta kantuaren bidez heltzen zaizkio hainbat eta hainbat esperientzia umeari. Nire ustez, eskolan gutxietsi egiten dugu musikak duen transmisiorako gaitasuna.
Gure umeek Euskal Herriko musika ezagutu eta gozatzeko sortu zen Xirula Mirula eta musika haurren zerbitzura jarri zuten; gaur mendien izenak ikasteko, bihar gure historiaren pasadizo bat, gure gorputza ezagutzeko...
Xirula Mirulako publikazioen berri izateko eta baita herri musikaren ezagutza sakonago bat izateko hona hemen HERRI MUSIKAREN TXOKOA

2011-03-23

Marrazki bizidunak euskaraz

Normalkuntza teknikarien foroan aurkitu dut orrialde hau marrazki bizidunak euskaraz ikusteko. Gozatu!
MARRAZKI BIZIDUNAK EUSKARAZ

Eta marrazki bizidunetaz ari garela, hona hemen nire txikitako gogokoena...MAZINGER!

2011-03-22

MAPAK

Zenbatetan ibili gara mapa egokiak aurkitu nahian? Orrialde honetan dituzue nahibeste eta euskaraz.
EUSKAL HERRITIK UNIBERTSORA

2011-03-16

KALKUPILOTA

Buruzko kalkulorako zailtasunak dituzten umeentzat laguntza txiki bat izan daiteke Kalkupilota jokua. Kalkuloak eginez tantoak irabazten ditu jokalariak.

Japoniako lurrikara


Japoniako lurrikarak irudi ikusgarriak eta aldiberean gogorrak utzi zizkigun. Zentral nuklearren arriskuetaz ohartarazi ere egin zigun Fukushima Ien gertatutakoak.
Plaken Tektonika blogarekin lotzen zaituet tsunamietaz eta lurrikaretaz gehiago ikasteko.PLAKEN TEKTONIKA
 
 

2011-03-15

IKTak eskolan eta beste batzuk

EHUko web orrialde honetan IKT-en inguruko hainbat gauza dago. Blogak, wikiak e.a sortzeko eta baliabideak sartzeko bideak. Aspertu arte trasteatzeko moduko lotura da.www.ehu.es/ehusfera/betibidean/

2011-03-13

Txakurrari gauean gertatutako istripu bitxia

Autismoaz ari garenean oso gutxi dira literaturan euskaraz aurkitu ditzazkegun liburuak. Eleberri honetan ume autista baten gorabeherak kontatzen dizkigu eta bere ikuspuntu "berezi" horretatik abiatuz agertzen zaizkigu bere eta bere ingurukoen bizitzaren gorabeherak. Niri izugarri gustatu zitzaidan nahiko ondo islatzen dalako ume autistaren pentsatzeko modua (behintzat nire lan esperientziatik ikasitakoak irakatsi didanagaitik). Autismoa ezagutzen ez duenarentzat oso aproposa. Gozatu! info gehiago hemen




2011-03-11

Eskolako lanetarako baliabide gehiago


Gero eta baliabide gehiago agertzen dira sarean eta hoietariko batzuk euskaraz. nire blogaren antzeko lana egiten duen beste hau aurkitu dut. Ea balio zaizuen. lolacas.wordpress.com

2011-02-28

KORRIKA BADATOR!

Hemen duzue aurtengo Korrikako kanta. Gose taldeak eskeini digu aurten Korrikarako kanta eta hona hemen abestiaren hitzak.

EUSKALAKARI kanta

Mingain zorroztuak ginen
Zuri, hori, berde eta gorri ginen
Barakaldon beterano ginen
Arriskua ginen, erromeria ginen
Su iraultzaile ginen
Enpresari eta sindikatu ginen
Lesbiana, hetero, gay ginen
Gehiegi izan ginen, nahikoa ez ginen

Euskalakari izango gara!

Pausoz pauso, gelditu barik
Pausoz pauso, maitatu, ari...
Pausoz pauso, euskalakari!


Eserita zer itxoiten zenuen?
Beldurtuta, nekatuta ote zinen...
Trena pasa da ta zu begira hemen
Ukabila ginen eta hitza ginen

Euskalakari izango gara!



2011-02-25

Baga biga, xagu eta xiga


LH 5. mailakoentzat ikastola elkarteak argitaratutako materiala duzue "Baga biga, xagu eta xiga". Txanela proiektuaren barruan kokatzen da eta aurrekoetan bezala asmatu dute bete betean material globalizatua eta erakargarria egiten. Aste honetan ikusteko aukera izan dut eta ikasitakoaren ebaluazio moduko bat egiteko txapelketa bat egiten dute Mikel Laboaren Izarren hautsa kantua abiapuntu dutelarik.

2011-02-02

Behin batean loiolan...


4.Mailakoek "Behin batean Loiolan" ikasten ari dira. Interesgarria iruditu zait haiek garai bateko Loiolako eta beste herri batzuetako erromeriak nolakoak ziren ezagutzea. Argazki ederrak eta informazioa dago loiola.weebly.com klikatuta.

Hona hemen Bilintxen bertsoa garai hartako idazkera erabilita:

“Behin batian Loiolan
erromeriya zan
Antxen ikusi nuben
neskatxa bat plazan,
txoriya bañan ere
ariñago dantzan.
Uraxen polita
an pollitik bazan!

2011-01-31

Irrien kluba

Irrien Kluba sortu danetik badugu ume euskaldunentzat leku zoragarri hau www.irrienlagunak.com. Sartu eta gozatu Pirritx Porrotx eta lagun berri guztiekin batera.

2011-01-28

Euskara eta literatura

Umeentzako aldizkari berri baten bila nabil (euskaraz noski) eskolako liburutegira ekartzeko. Norbaitek baleki zerbait bidali horren berri ok? Eta bila nenbilela horra non agertu zaidan blog hau euskara eta literaturari buruzkoa. euskaraetaliteratura klikatu eta gozatu!

2011-01-21

KORRIKALARI EUSKALAKARI

Hementxe Korrikako abestixe. Badator Korrika 17!

2011-01-14

Bi baliabide barri

Gaurkoan bi baliabide barri dakartzuedaz. Lehenengoa Euskarazko web guneen ranking bat egiten duen gunea www.ebizi.net

Bigarren baliabidea Nafarroako gobernuak argitaratu duen hiztegitxo hau. Guraso erdaldunentzako baliabidea da noski (antigualekoa ematen du, estilo Gobierno de Navarra baina, tira...)