2015-10-20

Badator Errigorako udazkeneko kanpaina berria

Badator Errigorako udazkeneko kanpaina berria eta aurten ekoizle gehiagok parte hartzen dutela da nobedadea. Hemendik eta azaroak 8arte epea zabalik dago Errigorako kutxa eskatzeko. gure eskolan badugu Errigorako lan taldea baina badira beste modu batzuk, web orrian agertzen den moduan, eskaera egiteko.
Hemen dituzue web orria www.errigora.eus

eta bideoa


2015-10-19

Azaroak 28

Azaroak 28 egun seinalatua dugu gure agendatan jartzeko. Ea hiriburuetako kaleak betetzen ditugun denok batera inposaketen aurka eta hezkuntza sistema propio baten alde.





2015-10-13

Hezkuntza Plataformen Topagunea

hezkuntzaplataformentopagunea.blogspot.com.es da LOMCEren kontrako eta hezkuntza propio baten aldeko plataformen gunearen blog berriztua.
Bertan daude azken berriak eta mobilizazioen data eta leku guztiak.
Ea denon artean lortzen dugun!