Aniztasuna euskaraz umeekin lan egiterakoan aurkitu dudan hutsune bati erantzuna eman nahi dio. Erdaraz hainbat baliabide eta material daukagu baina ez horrenbeste euskaraz. Batzuetan ez dugu jakiten non aurkitu material hau. Horretarako da blog-a, aniztasuna eta euskara uztartzeko, erabiltzen ditugun materialak sartu eta sortzen ditugunak zabaltzeko.
2019-12-16
Irakurketa idazketa 1.mailan
Laguntza txiki bat zailtasunak dituztenentzat Katamotzen dagoen KATALEKTO-tik itzulita. Euskaraz 1.mailako zenbait fitxa daude.
2019-11-07
Irakurketaren garapenerako ariketak
Maiz irakurketa prozesuan aurkitzen ditugun zenbait zailtasunei erantzuna emateko egokiak diren ariketak dakarzkigu IRALEko material honek. Irakurketa garatzeko eta sustatzeko ariketa bereziak [LMH 1-2 / HBP]
Bide batez, hor dituzue IRALEKO Hizkuntza gaiko beste baliabide batzuk www.irale.hezkuntza.net/eu/128
Bide batez, hor dituzue IRALEKO Hizkuntza gaiko beste baliabide batzuk www.irale.hezkuntza.net/eu/128
Etiquetas:
euskaraz noski,
Guztiontzako eskola,
irakurketa-idazketa
2019-10-30
Inguruneko gaiak etorri berriekin
Eskolara etorritako ikasle berri batzuk goiko mailetara datoz eta material egokitua behar dute. Haientzat da material hau. Edukinen aldetik labur geratzen da batzuetan baina hizkuntza erraza eta laguntza bisuala interesgarriak dira bestela gainezka sentitu daitezken ikasle hauekin.
Etiquetas:
etorkinekin lanean,
euskaraz noski,
Guztiontzako eskola
2019-03-07
Ahotsak ikasgelan
Eima katalogoan trasteatzen aurkitu dudan altxorra da. Ahozko transmisioaren ekarpenak gure geletarako baliagarri izan daitezke eta hemen danetarik dago: abesti, jolas, partiturak, fitxa didaktikoak...
ikasgelan ahotsak
Etiquetas:
euskaraz noski,
Guztiontzako eskola
eimakatalogoa
Aurtengo emaikatalogoaren lotura jartzen dut hemen bertan baliabide asko aurkituko dituzuelako
hezkunzarako. Bilatu eta oso interesgarria den zerbait topatuz gero, partekatu blog honetan.
eimakatalogoa
Etiquetas:
euskaraz noski,
Guztiontzako eskola
2019-02-12
Hiztegia nagusitxoagoekin
Aurreko sarreran Hitziki jarri nuen euskal hiztegia txikienei urbiltzeko. Oraingo honetan nagusiagoentzat baina helburu berarekin euskalplay eguneroko bizimodua sakatuta aurkituko duzue.
Etiquetas:
etorkinekin lanean,
euskaraz noski,
irakurketa-idazketa
2019-01-17
onoff
Onoff-ek zenbait aplikazio sortu ditu euskaraz hiztegia indartzeko balio ditzaketenak. Ez dago aurrez-aurreko elkarrizketa ordezkatuko duenik, dohala aurretik; baina batzuetan, giza baliabiderik gabe egoten gara eskoletan eta holako laguntzak eskertzen dira.
2019-01-16
Idazketa tailer bat
Idazten ikasteko tailerra. Lizarrako ikastola
Idazten ikasteko asko idatzi behar da eta hemen ideia batzuk dituzue prest zuenak aski izango ez balira erabili ditzazuen.
Etiquetas:
euskaraz noski,
irakurketa-idazketa
2019-01-15
Ane beldur denean
Zeren beldur zara? Zeri diozu beldur? Zer egin horrelako egoeretan?...
Hitz egiteko, marrazteko, zein idazteko aukera paregabea ematen digu, eta noski, beldurrak uxatzeko...
Etiquetas:
euskaraz noski,
Guztiontzako eskola,
haur hezkuntza,
irakurketa-idazketa
Suscribirse a:
Entradas (Atom)