2021-10-27

Berriaren ikasgela

 


BERRIAREN IKASGELA

Berriaren ikasgelan egunean eguneko berriak ikasleei egokitutako formatoan. Hamabi urtetik gorakoentzat egokien ikusten den arren, nik LHn egonda guretzat ere erabilgarri ikusten dut. 

Gozatu! 

2021-09-24

Booktegin Eguzkilore

 Booktegi euskarazko liburu eta ipuinei buruzko web orri eder bat da. Bertan gauza interesgarri asko dago eta tartean, Eguzkilore atalean, umeentzako ipuinak kontatzen dizkigute. Eskolarako baliabide ezin hobea iruditzen zait. 

Eguzkilore Booktegin 







2021-09-02

Begizolia

 Begizolia euskaraz literaturaren inguruko bloga dugu. Iruzkin interesgarriak dituela iruditu zait. Helduentzako da baina irakasleok zer ikasi asko dugunez, hor doakigu baliabide hau:

BEGIZOLIA 



2021-06-15

ARI! SORMENA ETA MUGIMENDUA

 ARI.EUS material berria sortu da sormena eta mugimendua ardatz aniztasuna eta iklusibitatearen bidean aurrera egiten lagunduko diguna. Sartu eta ezagutu!




2021-05-06

Landareen ugalketa sexuala.

 LOREAK ETA POLINIZAZIOA



Zientzietan maila guztietarako sarrera gisa erabili daiteken bideoa dugu hau. 

2021-02-17

Baliabideak eta baliabideak

 



Bideoa


Literaturari buruz sarean dagoen guztia

Lau minututan Imanol Epeldek errepaso bikaina egiten dio sarean aurki daitekeen euskal literaturako baliabide mordorari. Erreferentziazko katedrala, Armiarma. Albisteekin jakitun egoteko, Hitzen Uberan eta 111 akademia. Entzunezko pasarteak, Xerezaderen Artxiboa podcasta, Etxegiroan ipuin eta audio-liburuak, eta Aittu.eus, idazleen ahotsa entzuteko, gehi Etxepare Rap, Epeldek berak flow handiarekin rap bihurtutako literatura klasikoa. Liburu elektronikoaren alorrean, Booktegi eta Susaren katalogoa. Telebistan, Artefaktua eta Nahieraren aurki ditzakezun Sautrela zaharrak ahaztu gabe. Ekimen sustatzaileak: Idazleak ikastetxeetan programa, Galtzagorri elkartearen ideiak, Urruzunotarrak gazteen idazlanak sustatzeko, eta ELK kanona Nafarroatik.

Nik gehituko nuke atera berri den Deabruaren eskola, testu ederrak irakurtzeko leku bat. Literaturaren itsaso zabalean topatzen dugun edertasuna konpartitzeko proiektu bat.

Ø Eta sareko euskararen mundua borobiltzeko, hona hemen beste baliabide digital batzuk:

 

Podcastak.eus

 

Euskaraz ekoizten diren podcast independienteak, hau da, irratsaioetatik ez datozen podcastak. 

 

 Astrapala podcasta; youtuben, eta Ivoox-en

 

 

Wikipedia

Euskarazko Wikipedia edo Euskal Wikipedia 

Wikipediaren euskarazko edizioa da, 2001eko abenduaren 6an argitara atera zena. Oraintxe, 364.546 artikulu ditu.

 

 

 

Txikipedia

8-13 urte bitarteko haurrentzako entziklopedia bat da, Euskarazko Wikipediaren barruan txertatua, adin-tarte horretako umeentzako moduko lexiko eta sintaxiarekin egina. Horregatik, euskara garbi eta errazean idatzita egotea du helburu, umeen eskola-beharretara moldatua, baina ulergarritasunari garrantzi handia emanez.

 

 

 Twitter euskaraz

 

2012az geroztik daukagu erabilgarri Twitter euskaraz. 

 

Umap-ek Twitterreko euskarazko jarduna jarraitu eta filtratzen du. Horrela, modu automatikoan, Twitterren gabiltzan euskaldunak nortzuk garen detektatzen du.

2020ko maiatzean 10.447 erabiltzaile aktibo zeuden. Hilean zehar 670.060 txio egin ziren, eta horietatik %40,03 euskaraz

  

Zuzeu orainkari horizontala

 

Sustatu.eus. Teknologia albisteak

  

Kulturklik

 

eLiburutegia