Bideoa
Literaturari buruz sarean dagoen guztia
Lau minututan Imanol Epeldek errepaso bikaina egiten dio sarean aurki daitekeen euskal literaturako baliabide mordorari. Erreferentziazko katedrala, Armiarma. Albisteekin jakitun egoteko, Hitzen Uberan eta 111 akademia. Entzunezko pasarteak, Xerezaderen Artxiboa podcasta, Etxegiroan ipuin eta audio-liburuak, eta Aittu.eus, idazleen ahotsa entzuteko, gehi Etxepare Rap, Epeldek berak flow handiarekin rap bihurtutako literatura klasikoa. Liburu elektronikoaren alorrean, Booktegi eta Susaren katalogoa. Telebistan, Artefaktua eta Nahieraren aurki ditzakezun Sautrela zaharrak ahaztu gabe. Ekimen sustatzaileak: Idazleak ikastetxeetan programa, Galtzagorri elkartearen ideiak, Urruzunotarrak gazteen idazlanak sustatzeko, eta ELK kanona Nafarroatik.
Nik gehituko nuke atera berri den Deabruaren eskola, testu ederrak irakurtzeko leku bat. Literaturaren itsaso zabalean topatzen dugun edertasuna konpartitzeko proiektu bat.
Ø Eta sareko euskararen mundua borobiltzeko, hona hemen beste baliabide digital batzuk:
Euskaraz ekoizten diren podcast independienteak, hau da, irratsaioetatik ez datozen podcastak.
Astrapala podcasta; youtuben, eta Ivoox-en
Euskarazko Wikipedia edo Euskal Wikipedia
Wikipediaren euskarazko
8-13 urte bitarteko haurrentzako entzikl
Twitter euskaraz
2012az geroztik daukagu erabilgarri Twitter euskaraz.
Umap-ek Twitterreko euskarazko jarduna jarraitu eta filtratzen du. Horrela, modu automatikoan, Twitterren gabiltzan euskaldunak nortzuk garen detektatzen du.
2020ko maiatzean 10.447 erabiltzaile aktibo zeuden. Hilean zehar 670.060 txio egin ziren, eta horietatik %40,03 euskaraz
Sustatu.eus. Teknologia albisteak
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Mila esker idazteagaitik