hortaz, satu mapagunea.com-en eta bilatzailean idatzi nahi duzuna. Aurkibideak bertan dituzun kuadroetan zabaltzen dira. Klik egin Euskal Herrian eta ikusiko duzue zenbat dauden.
Aniztasuna euskaraz umeekin lan egiterakoan aurkitu dudan hutsune bati erantzuna eman nahi dio. Erdaraz hainbat baliabide eta material daukagu baina ez horrenbeste euskaraz. Batzuetan ez dugu jakiten non aurkitu material hau. Horretarako da blog-a, aniztasuna eta euskara uztartzeko, erabiltzen ditugun materialak sartu eta sortzen ditugunak zabaltzeko.
2012-02-17
Mapagunea
Mapagunean aurkituko dituzu nahibeste mapa, euskaraz eta Euskal Herrikoak ere. Aurkibidetik mapak zabaltzeko zailtasunak ditut eta bilatzailean izenburua jarrita zabaltzea lortu dut.
hortaz, satu mapagunea.com-en eta bilatzailean idatzi nahi duzuna. Aurkibideak bertan dituzun kuadroetan zabaltzen dira. Klik egin Euskal Herrian eta ikusiko duzue zenbat dauden.
hortaz, satu mapagunea.com-en eta bilatzailean idatzi nahi duzuna. Aurkibideak bertan dituzun kuadroetan zabaltzen dira. Klik egin Euskal Herrian eta ikusiko duzue zenbat dauden.
2012-02-09
Peiorentzat Euskal Herriko mapak
Peio 5. mailan dago eta Euskal Herria ikasten ari da. Pixkat laguntzeko hona hemen slideshare hau. Ea balio zaion kasketan ibaiak eta mendiak sartzeko.
2012-02-08
Txisteak kontatzen
Ahozko adierazpenarekin jarraituz, ondo egoten da ikasleei noizean behi txisteren bat edo beste kontatzea eta txisteak kontatzeko ohitura ona hartzea.

Behin hortara jarrita, hona hemen Antzuolako neska batek kontatutako txiste bat.

Begia galduko dut?
Aurreko txistea Bergarako udalak sarean jarrita duen "Txisteak kontatzeko gida eta txiste sorta" izeneko dokumentu batetan aurkitu dut. Bertan txisteak ondo kontatzen ikasteko baliabideak ematen ditu eta zenbait txiste ere. Dokumentu polita iruditu zait Calameo baten jartzeko.

elkarezagutzen blog-a eta haur hezkuntza
Deustuko Ikastolako HH-ko lau urteko geletan blog-ean jartzen dituzte haien proiektuetako zenbait lan.
Haur hezkuntzan lan egiten duzuenontzat interesgarri izango direlakoan, hona hemen lotura:
elkarezagutzen

2012-02-06
Asmakizunak
Haur hezkuntzarako asmakizunak behar dituztela eta lotura honetan ea zerbait aurkitzen duzuen.
Asmakilo
Badago Pirritx eta Porrotxen abesti bat oso polita umeek bere igarkizunak egin ditzaten eta bide batez bertsolaritzan trebatu. "Ezetz igarri" du izena. Irrien lagunak CD-an dago eta hitzak J.Sarrionaindiarenak dira. Nik umeekin lehenengo zatia berdin abesten dut eta asmakizuna bapatean asmatzen dut. Hasieran kostatzen da eta pixkat"txurroak" ateratzen dira baina pixkat praktikatu ezkero umeek berehala ateratzen dituzte asmakizun onak. Bestela ere barre mordoa egiten dugu txurroen kontura. Kontua hizkuntzarekin jolastea da ezta?

Suscribirse a:
Entradas (Atom)