2009-12-09

Ahozkotasuna

Aurten ahozko ulermena eta adierazpena lantzea tokatzen zait ia ikasle guztiekin.
Txikienekin lan egiteko material bat aurkitu dut baina ooooso zaharra da. Ikusi-makusi deitzen da. Bere egilea Maria Pilar Lonarbide da eta eskuartean dudana material horren gidaliburua da, ez textu liburua. Uste dut 1980. urtean argitaratua dela. Interesgarria da hizkuntzaren indartzeanlan egiten dugunontzat. Ipuinak ditu oso sinple kontatuta eta oinarrizko hiztegia lantzen du. HH-ko 4 eta 5 urteko umeekin lan egiteko sortua, nik 1.mailan errefortzua lantzeko erabiltzen dut.
Hala ere, inguru ez euskaldunetan 1.mailarako ere egokia deritzot.
Kantak, nola ez, Imanol Urbietarenak dira.

2009-10-05

Biderketa taulak sarean eta euskaraz



Aupa Clic!

Biderketa taulak lantzeko ariketak interneten Clic barruan daude eta euskaraz baita ere. Loturetan daukazuen helbidera jo. Gogoratu Clic-en lan egiteko eta jarduera berriekin interneten zuzenean aritzeko Java behar duzuela.


2009-09-30

Landareak 2

Landareei buruzko bideoa.

Hirugarren zikloan ingurunean gaude landareak lantzen. Youtuben euskaraz baliagarriak diren gauzak topatzea zaila bada ere, hona hemen bideo bat. Ea lagungarri zaizuen.

l

2009-04-01

autismoa

Autismoa
View more presentations from oia.

Autismoari buruz informazioa ematen digun aurkezpen txiki honek guraso zein ohiko geletako irakasleentzat interesgarri izan daiteke.

Lehen autismo-agerpenak hiru urte bete baino lehen hasten dira beti, baina
lehen urtearen aurretik ez dira oso nabarmenak izaten. Honakoak dira autismo-arazodun
haurrengan ikusten diren ezaugarririk nagusienak: oso pasiboak izaten
dira, ez dute ingurunearekiko inolako harremanik garatzen eta inguruan dituzten
pertsonenganako eta gauzetarako sentiberatasun txikia agertzen dute. Hori dela eta,
zenbaitetan gurasoek semea edo alaba gorra dela pentsatzen dute, esaten dizkioten
soinuei eta hitzei ez baitie erantzuten.
Haur horien defizitak ez dira lengoaiaren ohiko garapen-jarraipidearekiko
atzerapenak edo desbideratzeak, lengoaia garatzen hasi baino lehenagoko
oinarrizko komunikazio-trebetasunen alterazio larriak baizik. Kasu horietan hitzezkoa
ez den komunikazioaren alderdi zabalagoek egiten dute huts, hala nola,
komunikatzeko asmorik ezak, interesen bat besteei adierazteko gaitasunak eta
gizarte-ingurunea eta inguruan dituztenen interesak, nahiak eta emozioak ulertzeko
zailtasunak. Alderdi horiek guztiak, komunikazio-estrategia goiztiarrak eta hitzezko
lengoaia garatzen hasi aurrekoak direnak, haur-garapenaren hasiera-hasieratik
daude alteratuta.

2009-03-13

Gurasoak eta euskara




Duela hilabete edo Iñaki Eizmendi izan genuen gure artean gurasoei hitzaldia ematen.

Gure eskolako guraso gehienak erdaldunak izanik, zalantza handiak zituzten umeei euskararenganako jarrera positiboak bultzatzeko orduan egin zezaketenaz.

Iñakik esan zien egunero esaldi gutxi batzuk badira ere, horrek jarrera positiboa erakusten duela.

Guk Normalkuntza Batzordetik gurasoentzat esaldi zerrenda txiki bat egin dugu eguneroko egoeretan erabilgarriak direnak eta txostenekin batera banatuko ditugu. Norbaitek nahi badu hemen dauka.


Guraso.com



Guraso euskaldunarentzat sarean dagoen baliabide interesgarri bat da http://www.guraso.com/.

Normalkuntzaren bidean eskolako komunitatean ezinbestekoa dugu gurasoekin euskaraz lan egitea. Gurean zaila da gehiengoa erdalduna delako baina agian beste eskola batzuetan IGE-koei interesatuko zaie orrialde hau.

Gozatu!

2009-02-04

Zientzietako lanak



Zientzia,teknologia, hezkuntza eta euskara uztartzen dituen lekua. HPB buruz ikasten ari nintzela garapenaren psikologiari buruz info bilatzen topatu nuen. Oso interesgarria ikastorratza, magisteritza amaitu eta gero ikasten jarraitu nahi duenarentzat.

2009-02-02

Badator korrika!



ONGI ETORRI, LAGUN!!

Rami hasi zen Afrikan
eta Andoni Gernikan
Maddalen berriz Sohütan
Evaristo Amerikan
euskara herrian doa
Euskal Herria korrikan
euskara herrian doa
mundu bat euskal herritan

Mikel oinez gehienetan
Pepe eta Elvira trenetan
Mohamed lanetik bueltan
eta Nekane bizikletan
mundu bat doa korrika
hizkuntzaren bideetan
mundu bat doa korrika
euskararen herrietan

Karriketan korrikan
korrika karriketan
doa euskara... uhoo
karriketan korrika
korrika karriketan
doa mundua... uhoo

Karriketan korrika
korrika karriketan
doa euskara... uhoo
karriketan korrika
korrika karriketan
doa mundua... uhoo

Ongi etorri Aitor
galdu zuen ta bila dator
ongi etorri Sarai
heldu arren korrika darrai

Kantatu dezagun
Ongi etorri lagun!
Euskara herrira
Zure herrira zatozena!! Orain euskara da soa
euskaraz doa pausoa
euskara da itsasoa
zerua lurra auzoa
euskara herrian dago
euskaraz mundu osoa
euskara herrian dago
euskaraz mundu osoa

Karriketan korrika
korrika karriketan
doa Euskara... uhoo
karriketan korrika
korrika karriketan
doa Mundua... uhoo

Karriketan korrika
korrika karriketan
doa Euskara... uhoo
karriketan korrika
korrika karriketan
doa mundua... uhoo

Bidaia zugan bada
eta bidea zeu bazara
mundua da euskara
zatoz mundu bat Korrikara

Kantatu dezagun
Ongi etorri lagun!
Euskara herrira
Zure herrira zatozena!!