Mostrando entradas con la etiqueta zientzia eta teknologia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta zientzia eta teknologia. Mostrar todas las entradas

2021-10-27

Berriaren ikasgela

 


BERRIAREN IKASGELA

Berriaren ikasgelan egunean eguneko berriak ikasleei egokitutako formatoan. Hamabi urtetik gorakoentzat egokien ikusten den arren, nik LHn egonda guretzat ere erabilgarri ikusten dut. 

Gozatu! 

2015-06-19

Baliabide gehiago ikasturtea amaitzeko

lhbaliabideakeuskaraz loturan hainbat baliabide aurkitu ditut euskaraz blogaren izenak dioen bezala.
Ordenean eta gaika erabilgarria iruditu zait lanerako. Oporretara goaz baina bueltan berriro ere eskura izan ditzagun, hortxe baliabide gehiago euskaraz!

2014-10-22

Teknopolis erreportaiak

Gure nagusientzako baliabide interesgarria da Teknopolis erreportaiak lotura hau. Bertan zientziaren ikuspuntutik aztertzen dira gaur eguneko gaiak, adibidez, ebolarena. Beste batzuk inguruko gaiak irudi ederrekin aberasten lagunduko digute, marmokena kasu.teknopolis.elhuyar.org/erreportaiak

2013-11-05

Pertzepzioa, zientzia eta hezkuntza


Atzo Euskalduna Jauregian Dr.Beau Lottoren hitzaldia entzun eta ikusteko aukera izan genuen.

Zientzilari, teknologian aditu, enpresari hoien guztien artean pixkat arraroa zen nire burua bertan ikustea baina interesgarria iruditu zitzaidan hezkuntza sistemari buruz esan zituenak. Zientzian bokazio falta dagoela eta gazteak zientziara urbiltzeko zer egin galdetu zioten. Erantzuna, gure hezkuntza sisteman umea jakintzak almazenatzera bideratu beharrean, umea galderak egitera bideratu behar dugula. 



Dr. Beau Lotto, pertzepzioaren ikerketan aditua den neuro-zientzialari ospetsua da. Lottolab-en sortzailea da, Londres-eko Zientzien Museoankokatuta dagoen arte estudio eta zientzia laborategi baten nahasketa, non beste ikertzaile eta artistekin lan egiten duen. Bere ikerketekin, pertsonak haien inguruari buruz duten perzeptzioa eraldatzeko estimulatzen ditu. 


Umeak erleen pertzepzioari buruzko esperimentua egiten.

2013-05-22

Kondaira1 eta gloster-en oparitxo bat

Kondaira1 wiki bat da historiaren ingurukoa. Paleolitoan egun bat pasatzekotan berau nolakoa izango litzatekeen bilatzen ari ginen ikasle bat eta biok. Hor agertu zen kondaira1 eta bertan oso azalpen polita.
Baina noski, askoz ere gehiago badago bertan. kondaira1.wikispaces.com sakatu eta ikusiko duzue.

Gaur bezalako egun bat duela 150 000 urte

Interesgarria be gloster-en aurkitu dudan hau, bideo ta guzti.

2012-05-31

Tolosan EA21

Tolosatik datorkigun bideo hau ederki asko adierazten du irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak izan beharko lukeen helburu nagusienetariko bat; nagusiena beharbada.

2012-05-30

LUR entziklopedia sarean

Badugu baliabide berri bat gure artean. LUR entziklopedia sarean jarri dute. LUR ENTZIKLOPEDIA sakatu eta hor daude hiztegi entziklopedikoa eta entziklopedia tematikoa. Hiztegi entziklopedikoan zenbait sarrerekin saiatu eta ez zaizkit batzuen emaitzak atera, baina tematikoan ondo antolatuta dago informazioa. Gogoratzen duzue entziklopediek etxeko apalategiak apaintzeko erabiltzen genituenean?


Beste garai batzuk ziren...
 

2011-05-24

Ingurune gaien egokitzapena

Pasadan ikasturtean 5.mailan zegoen ikasle bati Inguruko gaiak egokitu nizkion LH2.zikloko erreferentzia kontuan hartuta.
Egokitzapenak beti dira banakakoak eta batentzat balio duenak agian ez du bestearentzat balio.
Edonola ere, lana egina dagoela aprobetxatu nahi izan dut eta gorde hurrengo baterako ere. Egokitzpen honetan azterketak ere egokituta daude, egituratuagoak eta haien eguneroko egoerak kontuan hartuta zenbait kasutan ere.

Calameon publikatu dut eskura izan dezazuen.

2011-03-22

MAPAK

Zenbatetan ibili gara mapa egokiak aurkitu nahian? Orrialde honetan dituzue nahibeste eta euskaraz.
EUSKAL HERRITIK UNIBERTSORA

2011-03-15

IKTak eskolan eta beste batzuk

EHUko web orrialde honetan IKT-en inguruko hainbat gauza dago. Blogak, wikiak e.a sortzeko eta baliabideak sartzeko bideak. Aspertu arte trasteatzeko moduko lotura da.www.ehu.es/ehusfera/betibidean/

2011-02-25

Baga biga, xagu eta xiga


LH 5. mailakoentzat ikastola elkarteak argitaratutako materiala duzue "Baga biga, xagu eta xiga". Txanela proiektuaren barruan kokatzen da eta aurrekoetan bezala asmatu dute bete betean material globalizatua eta erakargarria egiten. Aste honetan ikusteko aukera izan dut eta ikasitakoaren ebaluazio moduko bat egiteko txapelketa bat egiten dute Mikel Laboaren Izarren hautsa kantua abiapuntu dutelarik.

2010-09-15

Zientziaberri berria eta matematika txikiak


Ni azken aldian ahozko hizkuntzarekin jo ta ke ibiltzeak ez du esan nahi mate eta zientziak ahazten ditudanik.
Baliabide interesgarrien artean hor aurkitu nuen zientzietarako ZIENTZIABERRI. Hemen duzue beraien helbide berria eta bide batez beste lotura interesgarri bat jartzen dizuet, kasu honetan matematikak lehen hezkuntzan lantzeko. Santurtziko irakasle baten lan hau interesgarria iruditu zait bereziki buruketei dagokionez: Buruketak ahoz eta idatziz.  Aurkitutako ia guztia erderaz izan arren bada material bat, lan-kuadernoak izenekoa, eta berau euskaraz dago. Sakatu MATEMATIKAKO LAN KUADERNOAK eta hor aurkituko dituzue matematikarako zenbait baliabide. Sarrera erderaz dago baina eskuinaldeako baliabide asko eta asko euskaraz daude eta merezi du erabiltzeak.
Mila esker ZIENTZIABERRI-ko Pilarreri eta baita bide batez Santurtziko Berritzeguneko Txerrari.
Eta beste inork zerbait gehiago badu, abisauuu!

2009-02-04

Zientzietako lanak



Zientzia,teknologia, hezkuntza eta euskara uztartzen dituen lekua. HPB buruz ikasten ari nintzela garapenaren psikologiari buruz info bilatzen topatu nuen. Oso interesgarria ikastorratza, magisteritza amaitu eta gero ikasten jarraitu nahi duenarentzat.