2007-12-12

hamarrekoekin jarraituz

Hamarrekoekin jarraituz 50etik aurrera lan egiteko beste fitxa bat egin dut ikasle batentzat. Interesatzen bazaizue eskuragarri duzue scribd-en:

www.scribd.com/doc/916226/hamarrekoak-70erarte

Honelako fitxak egiteaz aparte, Txanela proiektuko lehen zikloko lan kuadernoetan badira zenbaki zopa batzuk 0-tik 100-era zenbakiak lantzeko. Oso egokiak dira behin gelan landu eta gero.

2007-11-15

Matematikan

-Ume batzuei asko kostatzen zaie hamarrekoak ikastea euskaraz. Erdaraz, hitzak berak pista bat ematen die (treinta de tres, cuarenta de cuatro...) baina euskaraz ez datoz bat hamarrekoak eta zenbakien izenak. Hona hemen ariketa batzuk:
www.scribd.com/doc/532776/hamarrekoak-50erarte



- Zenbat du honek besteak baino? Buruketetan maiz agertzen den kontzeptua: Gehiago/ gutxiago. Argi izaten dute hori baina zenbat gehiago/gutxiago egiterakoan ez dute aldea ematen baizik eta zenbaki osoa. Gehiago entzuten dutenean berehala datorkie burura gehi egin behar dutela eta gutxiago kenketarekin erlazionatzen dute.

Hasieran era manipulatiboan azaldu eta zihurtatu behar dugu ulertzen dutela. Horek ez du inondik inora esan nahi orokortu egingo dutenik. Horregaitik inportantea da adibide askorekin lan egitea. Hasieran buruketak ohiko objektuekin (liburuak, arkatzak, dirua,...) eta gero kontzeptu abstraktoagoetara pasatu, adinak, magnitude ezberdinak...

2007-11-06

etorkinekin


Aniztasunaz ari garela eta etorkinekin lan egiteko bloga da "etorkinekin.blogspot.com"". Denetarik dago hor eta maiz ohiko gelan eta laguntza gelan ere erabilgarri izan daitezkeen zenbait gauza. HIPI-entzat ez ezik beste guztiontzat ere oso interesgarria iruditzen zait.

2007-10-30

TDAH-RI BURUZ

TDAH-ri buruz euskaraz argitaratutako programa bat aurkitu dut eta interesgarria iruditzen zait eskolan erabiltzeko. "ARRETA GABEZIA ETA HIPERAKTIBITATEA" izenburupean Mikel Haranburu, Jesus Guerra, Esther Torres, Txema Zumalabe eta GIEko Orientazio Mintegia dira egileak.

Gidaliburuan TDAH-ri buruzko zenbait informazio eta argibide ematen zaizkigu. Ondo dago oso zehatza delako eta egitura erraza duelako irakurtzeko. Eskema bat agertzen da gai bakoitzaren hasieran nahi ezkero gainetik pasatzeko, eta ideia garrantzitsuenak ematen ditu. Ez da astuna.

Gainerako liburuxkak ariketa liburuak dira 2. eta 3. zikloetarako batez ere "JOLAS ETA LAN PROGRAMA" 1,2 eta 3.
Nire ustez zenbait gauza baliagarriak dira.
Agian interesgarriena zera da, TDAH-a bere aspektu guztietan tratatzeko baliabideak ematen dituela. Azaltzen du akademikoa nola landu eta baita gizarte habileziak eta arlo emozionala ere: talde dinamikak,...

ARRETA GABEZIA ETA HIPERAKTIBITATEA

2007-10-10

Hitzak lotzen baditu

HITZAK LOTZEN DITUZTENEAN


Gure ikasle askok esaldietan hitzak lotzeko ohitura daukate. Badago erdaraz Antonio Vallés Arándigaren liburuen artean bat akats hauek zuzentzeko ariketak. Ezagutzen duzue antzekorik euskaraz? Nik pare bat ariketa prestatu ditut Aranoren 3.mailako liburutik hitzak banatzen ikasteko. Hauek dira:

www.scribd.com/doc/525321/hitzak-banantzeko-ariketa1