Pasadan ikasturtean Greziatik etorri zitzaigun ikasle bat Haur Hezkuntzara. Zoratu beharrean ibili nintzen, presaka, beragaz berba egiteko hitzen bila. Egun hoietan FORVO ezagutu izan banu bestelakoak izango ziren gauzak. Hasierako egunak bederen ez ziren horren gogorrak izango bere hizkuntzan hiz lasaigarriren bat esan ahal izan bagenio.
FORVOk hizkuntza desberdinetan hitzak nola ahoskatzen diren erakusten digu eta honek etorkinekin lan egiteko adibidez tresna baliagarri bat eskeintzen digu. Haientzat ere gure hizkuntzan dauden hitzak ezagutu eta ahoskatzeko baliabide bat ematen diela uste dut.
Aniztasuna euskaraz umeekin lan egiterakoan aurkitu dudan hutsune bati erantzuna eman nahi dio. Erdaraz hainbat baliabide eta material daukagu baina ez horrenbeste euskaraz. Batzuetan ez dugu jakiten non aurkitu material hau. Horretarako da blog-a, aniztasuna eta euskara uztartzeko, erabiltzen ditugun materialak sartu eta sortzen ditugunak zabaltzeko.
2013-05-28
2013-05-22
ERDI AROA ETA KRISTAU ERRESUMAK
Lan txukun bat egingo dugu eta zergatik ez aprobetxatu dagoeneko eginda dagoena? Informazioa hartzen hasteko balioko digu honek eta gero ea nola prestatzen dugun hitzaldia.
Geometriaz
Geometria LH-n Clic sakatu ezazue eta LH-ko bigarren zikloan geometria lantzeko ariketak aurkituko dituzue clic barruan. Ur tantak itsasoan bat blogean aurkitu dut eta hona ekarri. Tarteka trasteatzen blog horretan gauza interesgarriak aurkitzen ditut. Mila esker Idoia!
Kondaira1 eta gloster-en oparitxo bat
Kondaira1 wiki bat da historiaren ingurukoa. Paleolitoan egun bat pasatzekotan berau nolakoa izango litzatekeen bilatzen ari ginen ikasle bat eta biok. Hor agertu zen kondaira1 eta bertan oso azalpen polita.
Baina noski, askoz ere gehiago badago bertan. kondaira1.wikispaces.com sakatu eta ikusiko duzue.
Gaur bezalako egun bat duela 150 000 urte
Interesgarria be gloster-en aurkitu dudan hau, bideo ta guzti.
Baina noski, askoz ere gehiago badago bertan. kondaira1.wikispaces.com sakatu eta ikusiko duzue.
Gaur bezalako egun bat duela 150 000 urte
Interesgarria be gloster-en aurkitu dudan hau, bideo ta guzti.
Etiquetas:
Ingurunea,
zientzia eta teknologia
2013-05-13
Jardunaldietan ikasitakoaren harira
"Herri hezitzailea, eskola herritarra" jardunaldietan Tonucci entzuteaz gain, gure herriko zenbait txokoetako esperientziak ere ezagutu genituen. Lotura hauek jartzen ditut eskura bertan hitz egin zenari buruz ideia bat egin dezazuen. Haurrak eta hiria lagun izaten hasteko esperientzi txikiak dira.
Jardunaldietan "Haurren hiria" liburua eskuratu gendun, euskaraz. Tonuccik idatzitako liburu honetan haurraren ikuspuntutik gure hirien antolakuntza beste bat izan beharko litzatekeela azaltzen zaigu, gaur egun dagoen moduan ez bait daukate lekurik.
Txatxilipurdi Arrasateko elkartea da aisialdia eta euskara uztartzen urteak daramatzatenak. Haien esku egon da neurri handi baten jardunaldi hauetako antolakuntza. Jardunaldietan ludotekak kalera nola atera dituzten erakutsi digute. Interesgarria eta dibertigarria.
Koldo Telleriak arkitekturaren ikuspuntua eskeini zigun. Hiritarrentzako hiria antolatzerako orduan hiritarren beharrak kontuan hartu beharko lirateke. Inoiz pentsatu duzue noren beharretara dauden antolatuta gure hiriak? Umeen beharretara ez baina ezta gure beharretara ere. Agian gure beharrak eta umeenak ez dira horren desberdinak.
hiriakolektiboa.org
Eta gehiago ere izan zen baina holantxe, goizeko ordu hauetan gogoratzen ditudanak hauexek.
Etiquetas:
euskaraz noski,
Guztiontzako eskola,
Ingurunea
2013-05-08
Jolasak euskaraz eta Euskal Herriari buruz
Jolas hauek Euskal Herria ezagutzeko eta ondo pasatzeko balio dute. Inguruneko gaia Euskal Herria denean, ordenagailu gelan lantzeko aukera polita. Bestela etxean jolasteko be ederto. Sokatirako taldeak irabazten duenean, zelako poza! Klik egin marrazkian.
Etiquetas:
euskaraz noski,
Guztiontzako eskola,
Ingurunea
Suscribirse a:
Entradas (Atom)