Doinu ezagunak erraztuko digu kanta eder hau ikasten.
Aniztasuna euskaraz umeekin lan egiterakoan aurkitu dudan hutsune bati erantzuna eman nahi dio. Erdaraz hainbat baliabide eta material daukagu baina ez horrenbeste euskaraz. Batzuetan ez dugu jakiten non aurkitu material hau. Horretarako da blog-a, aniztasuna eta euskara uztartzeko, erabiltzen ditugun materialak sartu eta sortzen ditugunak zabaltzeko.
2014-11-28
2014-11-26
RAINBOW projektua
Rainbow (Intolerantziaren aurkako eskubideak, aurreiritzirik gabeko mundu bat eraikitzen, ingelesezko siglen arabera) Europar Batasuneko gay eta lesbianen, bisexualen eta transexualen elkarteak, ikastetxeak eta hedabideetako profesionalak harremanetan jartzen dituen proiektua da, haurrek eta gazteek identitaterako duten eskubidea sustatzeko. Horrela, homofobiaren eta transfobiaren aurka borrokatu ahal izango dira, estereotipoak aztertuz eta hezkuntza tresnen bidez zalantzan jarriz.
Aurreko hitzek haien web orrian proiektuaren azalpena egiteko erabilitakoak dira, ez nireak. Nik DVDa ikuskatzeko aukera izan dut eta benetan dala primerako lana. kalidade aldetik oso ona dela iruditu zaidalako dakart hona eta baita aniztasunaren inguruan ausnarketa egiteko duen gaitasunagatik.
Aurreko hitzek haien web orrian proiektuaren azalpena egiteko erabilitakoak dira, ez nireak. Nik DVDa ikuskatzeko aukera izan dut eta benetan dala primerako lana. kalidade aldetik oso ona dela iruditu zaidalako dakart hona eta baita aniztasunaren inguruan ausnarketa egiteko duen gaitasunagatik.
2014-11-20
Clic gehiago 1.ziklorako eta 2.zikloko hasierarako ere
Hurrengo hauek 1.ziklorako dira gehienak baina zenbait 2.ziklorako ere biderketa taulak ikasteko balio dutelako.
Matematikarako 1.zikloa eta clic jarduerak
Matematikan CLIC jarduerak aukeratu ditut euskaraz 1.zikloko ikasleekin lan egiteko. Hauek dira lotura batzuk:
2014-11-11
Ingurumena zaintzen
CEIDA-tik ekarritako ipuin honetan ingurumena zaintzearen garrantziaz hitz egiten digu J. Muguruzak eta bide batez, nik slideshare-etik p.point bat blogera nola ekarri praktikatzen dut.
Ea gustuko duzuen.
Etiquetas:
Ingurunea,
irakurketa-idazketa
2014-11-07
2014-11-05
hiru.com
Lagun batek Down sindromea duten umeek tabletaren erabilpenaz nola baliatu daitezkeen azaltzen duen pdf bat bidali dit baina hau ez dago euskaraz eta gainera material gehienak erdarazkoak dira. Hala ere, pdf horretan, tabletarekin lan egiteko, hezkuntza baliabideak erkide bakoitzean web orri batekin lotzen du. Gurean, hiru.com agertzen da. Bertan etengabeko ikaskuntzarako eusko jaurlaritzak eskeintzen dituen zenbait baliabide agertzen dira eta batzuk euskaraz ere. Horregatik ekartzen dut gaur hona.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)