Hona hemen Bilintxen bertsoa garai hartako idazkera erabilita:
“Behin batian Loiolan
erromeriya zan
Antxen ikusi nuben
neskatxa bat plazan,
txoriya bañan ere
ariñago dantzan.
Uraxen polita
an pollitik bazan!
Aniztasuna euskaraz umeekin lan egiterakoan aurkitu dudan hutsune bati erantzuna eman nahi dio. Erdaraz hainbat baliabide eta material daukagu baina ez horrenbeste euskaraz. Batzuetan ez dugu jakiten non aurkitu material hau. Horretarako da blog-a, aniztasuna eta euskara uztartzeko, erabiltzen ditugun materialak sartu eta sortzen ditugunak zabaltzeko.
Kaixo, Ainhoa, lehenik, eskerrik asko nire blogera egin didazun bisitagatik. Bigarrenik, esan behar dut zure bloga oso interesgarri iruditu zaidala, horregatik zure blogaren jarraitzailea naiz. Eta hirugarrenik, berriro eskerrak eman behar dizkizut Sarrionandiaren liburu horiek irakurtzeko aholku egiteagatik. Kasualitate hutsa da, baina gaur bertan, haren Lagun izoztua liburua hasi naiz irakurtzen: itzela da. Hark berba gutxitan isla dezake sentsibilitate handiz, inork baino hobeto, nire iritzian, pentsamendurik sakonena.
ResponderEliminarGero arte eta ondo izan.