2012-11-29

TUTORETZA PLAN BAT

Gelako bizikidetzan gorabeherak ditugunean, tutoretza plan bat eskatzen digutenean, gelako harreman sarearen behaketa egin behar dugunean... pixka bat noraezean ibiltzen gara lan egiteko metodo baten bila.
Tutoretza plan hau aurkitu dut eta bertatik gauza batzuk baliagarriak direla iruditu zaizkit. Ez dut uste sistematikoki eta saioz saio egin behar denik. Nire ustez, gelaren beharrek agintzen dute momenturo zer egin.
Eusko Jaurlaritzak argitaratua da.

TUTORETZA PLANA



     

2012-11-27

IKASMUS

Musika lantzeko orrialde honetan musika hezkuntzarako zenbait baliabide aurkituko dituzue.


2012-11-21

Kokoriko txitatxoa

1.Ziklorako ipuin polit hau,  Kokoriko txitatxoa da oraingoan ulermenerako erabiliko duguna. umeek kontatua eta oooso ondo gainera.








Merkatari aberatsaren morroia

Bernardo Atxagak itzulia, Jean Cocteau-ren ipuin ederra dugu Bagdad eta Ispahan-en kokatutakoa. Geografia ikasteko aukera ere bada bi lekuak gaur non diren googlemaps-en aurkitu eta haien arteko distantzia zenbatekoa den, bertan gaur egun gertatzen diren gorabeherak, e.a. horiek niri bururatzen zaizkidana ideiak, baina seguru ikasleei zein irakasleei gehiago bururatzen zaizkiela.
Nire ustez ipuin hau aproposa da 3. ziklorako.

 Bagdad      Ispahan

Merkatari aberatsaren morroia

merkatari aberatsaren morroia

2012-11-20

Dilijentzia

"Dilijentzia", M.Asun Landaren liburu batetik ateratako kontakizuna da. Galderak erantzuteaz gain, neska eta mutilen arteko tirabirei buruz eztabaidatzeko aukera ematen digu, jokuan sortzen diren ikamikei buruz eta nola ez berdintasunari buruz.


DILIJENTZIA