Aniztasuna euskaraz umeekin lan egiterakoan aurkitu dudan hutsune bati erantzuna eman nahi dio. Erdaraz hainbat baliabide eta material daukagu baina ez horrenbeste euskaraz. Batzuetan ez dugu jakiten non aurkitu material hau. Horretarako da blog-a, aniztasuna eta euskara uztartzeko, erabiltzen ditugun materialak sartu eta sortzen ditugunak zabaltzeko.
2014-03-17
Naiz: 100 ipuin gure hitza ehuntzen
Sarean honekin topo egin dut. Ikasleei ipuinak dotore kontatzen ikasteko batetik eta bestetik ezin duenarentzat beste batek egin dezan, hona ekartzea erabaki dut. Gozatu ipuinekin!
Etiquetas:
euskaraz noski,
irakurketa-idazketa
2014-03-14
Kostaldea nola eraldatu den turismoaren eraginez
3. mailakoak "Pertsonak eta paisaiak" gaia ikasten ari dira inguruneko gaian.
Turismoaren eraginez kostaldeko paisaia asko aldatu da. Hori argi eta garbi ikusten da Levante-ko hondartzaren argazki hauetan. Begira, begira!
Turismoaren eraginez kostaldeko paisaia asko aldatu da. Hori argi eta garbi ikusten da Levante-ko hondartzaren argazki hauetan. Begira, begira!
Pasadan mendeko 20. hamarkadako argazkia da.
Gaur egun ordea...
2014-02-14
Bizkaiko Xirula Mirula Musikaz Blai
Blog hau nire lanerako baliabideak jartzeko tokia izan nahi du eta ni bezala dihardutenentzat lagungarri.
Baina soldatapeko lanaz gain, beste behar bat izan dut esku artean unibertsitate garaietatik hona (hogeitaka urte edo), Musikaz Blai Musika Elkartearen zuzendaritzan aritzea hain zuzen.Elkarte hau Xirula Mirularen Bizkaiko iharduna bideratzen du. Xirula Mirula Donostiarrek hartutako izena izanik, guk beste bat eman genion Bizkaiko Xirula Mirulari eta bide batez gure lanerako autonomia eta izaera propioa garatu.
Musika eskolak emateari utzi nion baina ez ziren hor ardurak amaitu eta orain formakuntzan eta zuzendaritzan jarraitzen dudanean, Musikaz Blai eta Xirula Mirula zer diren eta zertan dihardun azaltzeko blog berria egin dut.
Blog hori euskaraz zegoen bloglari.net-ekin egingo nuela erabaki nuen. Hortik dator nire trakeskeria tresna hori maneiatzen. Blogger-ekin ikasitakoak balio izan dit baina badira desberdintasun handiak, hortaz astiro nabil lanean.
Blogaren azaleko irudian Iraia Okinaren "Gamusinoak"en zatitxo bat agertzen da oraindik ez dudalako osoa sartzen ikasi. Baten batek badaki nola egin SOS! Laguntza!
Baina, bitartean, hor doa lotura ezagutzen joan zaitezen.
BIZKAIKO XIRULA MIRULA MUSIKAZ BLAI
Etiquetas:
euskaraz noski,
musika,
Psikomotrizitatea
2014-02-12
Tartaloren istorio
Ipuinak bideoan ikusi eta gero umeak kontatu, ahozko adierazpena 1.mailako umeekin lantzeko oso ondo dago. Irrien lagunak eskeinia.
2013-12-25
Medula bat, bizitzak bi
Egun baten lasai zoaz
lanetik etxera eta berriak bortizki kolpatzen zaitu: "leuzemia dauka".
Ez da erraza honelako berri bat asimilatzea, ez gaixoarentzat ez eta
ingurukoontzat ere.
Dokumental honetan adierazten duten bezalaxe
gertatzen da.
Orduan ez genekien etxean trasplante baten beharra
izango genuenik.
Gaurkoan, ikusten duzuenez,
ez natorkizue hezkuntzako gaiekin, ez behintzat zuzenean nire
lanarekin zerikusia duen ezerekin. Ez dut halakorik euskaraz aurkitzeko modurik izan eta hori dela eta orain arte sarrera danak euskaraz izatearen ohitura apurtzera noa behingoz bada ere. Sorry
Uste dut leuzemia duten
pertsonen familiartekooi dagokigula neurri batean medula trasplanteak
zer diren azaltzea eta jendea animatzea emaile izaten.
Ez da gauza handia eskatzen dena ezta txikia ere; biak aldi berean askotan gertatzen den bezala. Behin erabakia hartu eta gero, deitzen bazaituzte ere, prozedura ez da odol ateratze soil bat bezain erraza.
Zientziari esker lortutako mirari txiki bat da baina konpromezu bat ere eskatzen du; presaka eta lasterka bizi garen garai hauetan gelditzea, irakurtzea eta ausnartzea erabaki aurretik. Emaile konpatiblea zarela? 500 kasutik batean gertatzen den egoera horretan, denbora ere eskatzen du makina baten ordu batzuk eserita egoteko odola irten eta makina baten sartzen den bitartean, eta makinatik irten eta zure gorputzean berriro sartu, bidean utzi dituzun ama zelulak faltan hartuko ez dituzunaren zihurtasunarekin.
Holakoxea da laburbilduta, luzeago ikusteko bideoa duzue.
Agur eta ondo pasa neguko oporrak!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)
