2016-09-05

Ikasturte berria

Ikasturte berria hasi dogu baina erronkak betikoak dira. Hauen artean, batetik, Euskararen erabilpena eskolan zein kalean gehitzea eta bestetik, ahozko adierazpena modu sistematikoan lantzea. Lanketa hau testu mota desberdinak landuz izan behar du eta adinari zein gaitasunei egokituta noski. Bide horretan esperientzia bat topatu dut sarean eta partekatu nahi nuke denokin blogean ikasturte honi hasiera emateko.

ahozko-hizkuntza-irakastea/home

Resultado de imagen de ahozko hizkuntza irakastea






2016-06-29

Inklusioa eta adopzioa

Geletan askotariko familiak ditugu eta tartean ume adoptatuak dituztenak gero eta gehiago dira. Harrera zein adopzioko familiak beste familiek ez dituzten ezaugarri propioak dituzte eta eskolak kontuan hartu beharko ditu benetan inklusiboa izango bada. Horretan laguntzeko bada dokumentu bat Nafarroako AFADENA elkarteak euskaraz argitaratua, non ume eta familia hauen ezaugarriak eta haiekin nola lan egin azaltzen duten. Baliagarria izango zaizuelakoan, agur eta hurrengo ikasturterarte!


afadena bilaketarekin bat datozen irudiak

2016-06-06

Euskal Aditza

EUSKAL ADITZAK argi ez dituztenentzak tresna duzue izenburu horretan sakatuz gero. Ikasteko eta berrikusteko da baina ez ariketak egiteko.

2016-05-18

Biderketak eta gehiago

3. eta 4. mailan gaude, ekin eta ekin biderketa taulak buruan sartu nahi eta ezin. Lan horretan edozein laguntza izaten da gutxi baina gaurkoan blog bat topatu dut eta bertan hainbat baliabide biderketak lantzeko. Hor doaz bada, animo eta ekin lanari!
ikastolaaskatu bilaketarekin bat datozen irudiak

Espacerace-an jolastu baino lehen errepaso txiki bat eman!

2016-05-05

El Pobaleko burdinola

El Pobaleko burdinola bisitatu genuen atzo 5. mailako ikasleekin eta iruditu zait iruzkintxo bat merezi duela bisitaldiak. Biztanleria eta lanbideak gaia lantzen ari gara eta bertan ikusitako eta entzundakoa oso interesgarria izan da bertatik bertara garai bateko ofizioak ezagutu eta energia berriztagarrien erabilera bide batez praktikan ikusteko. Nagusiontzako ere oso egokia! Primeran pasa genuen eta asko ikasi genuen.