Aniztasuna euskaraz umeekin lan egiterakoan aurkitu dudan hutsune bati erantzuna eman nahi dio. Erdaraz hainbat baliabide eta material daukagu baina ez horrenbeste euskaraz. Batzuetan ez dugu jakiten non aurkitu material hau. Horretarako da blog-a, aniztasuna eta euskara uztartzeko, erabiltzen ditugun materialak sartu eta sortzen ditugunak zabaltzeko.
2010-12-14
AHOZKO ARIKETAK INGURUNEAN ETA MATEMATIKAN 1.MAILA
Iralen egindako lana Ahozko Adierazpena lantzeko.
2010-12-08
Imanol Urbieta
Aurtengo Argizaiola saria Durangoko Azokan Imanol Urbietarentzat izan da. Bizkaiko Xirula Mirula Musika Eskola bere metodo eta materialetan oinarrituta hasi zen martxan eta oraindik ere horrela jarraitzen dugu. Eskertzekoa da bere garaian, eskola sortu genuenean nolako laguntza eman ziguten eta batez ere garrantzitsuena, zelan animatu gintuzten askatasun osoz den dena erabiltzera. Hogei urte inguru pasatu dira eta oraindik ere hor jarraitzen dugu, euskaraz eta jolasaren bidez musika irakasten.
Imanol Urbieta protagonista nagusia, Durangoko Azokaren hasieran - EiTB Kultura Programak
Imanol Urbietaren blogean sartu. klik
Imanol Urbieta protagonista nagusia, Durangoko Azokaren hasieran - EiTB Kultura Programak
Imanol Urbietaren blogean sartu. klik
Etiquetas:
euskaraz noski,
Guztiontzako eskola,
musika,
Psikomotrizitatea
2010-09-24
ingurunean ahozkotasuna nola landu I
Ingurunean ahozko jarduerak burutzeko lan bat egiten ari gara eta horretarako bi lotura hauek Aranoren proiektutik abiatzeko.Lhko curriculum berria ingurunearen ezagutzari dagokionez
eta Esperientziak ahozkotasunaren inguruan
eta Esperientziak ahozkotasunaren inguruan
2010-09-15
Zientziaberri berria eta matematika txikiak
Ni azken aldian ahozko hizkuntzarekin jo ta ke ibiltzeak ez du esan nahi mate eta zientziak ahazten ditudanik.
Baliabide interesgarrien artean hor aurkitu nuen zientzietarako ZIENTZIABERRI. Hemen duzue beraien helbide berria eta bide batez beste lotura interesgarri bat jartzen dizuet, kasu honetan matematikak lehen hezkuntzan lantzeko. Santurtziko irakasle baten lan hau interesgarria iruditu zait bereziki buruketei dagokionez: Buruketak ahoz eta idatziz. Aurkitutako ia guztia erderaz izan arren bada material bat, lan-kuadernoak izenekoa, eta berau euskaraz dago. Sakatu MATEMATIKAKO LAN KUADERNOAK eta hor aurkituko dituzue matematikarako zenbait baliabide. Sarrera erderaz dago baina eskuinaldeako baliabide asko eta asko euskaraz daude eta merezi du erabiltzeak.
Mila esker ZIENTZIABERRI-ko Pilarreri eta baita bide batez Santurtziko Berritzeguneko Txerrari.
Eta beste inork zerbait gehiago badu, abisauuu!
Etiquetas:
matematikak,
zientzia eta teknologia
2010-06-14
Honek honek
Zotz egiteko kanta bezala, hatzamarrekin jolasteko kanta, taupada barneratzeko kantua eta euskal ahozko tradiziotik gure umeei erakusteko beste kantu bat dugu "Honek honek". Mila esker Itsaso Arrieta.
Etiquetas:
euskaraz noski,
musika,
Psikomotrizitatea
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)

