2015-10-20

Badator Errigorako udazkeneko kanpaina berria

Badator Errigorako udazkeneko kanpaina berria eta aurten ekoizle gehiagok parte hartzen dutela da nobedadea. Hemendik eta azaroak 8arte epea zabalik dago Errigorako kutxa eskatzeko. gure eskolan badugu Errigorako lan taldea baina badira beste modu batzuk, web orrian agertzen den moduan, eskaera egiteko.
Hemen dituzue web orria www.errigora.eus

eta bideoa


2015-10-19

Azaroak 28

Azaroak 28 egun seinalatua dugu gure agendatan jartzeko. Ea hiriburuetako kaleak betetzen ditugun denok batera inposaketen aurka eta hezkuntza sistema propio baten alde.





2015-10-13

Hezkuntza Plataformen Topagunea

hezkuntzaplataformentopagunea.blogspot.com.es da LOMCEren kontrako eta hezkuntza propio baten aldeko plataformen gunearen blog berriztua.
Bertan daude azken berriak eta mobilizazioen data eta leku guztiak.
Ea denon artean lortzen dugun!

2015-06-19

Baliabide gehiago ikasturtea amaitzeko

lhbaliabideakeuskaraz loturan hainbat baliabide aurkitu ditut euskaraz blogaren izenak dioen bezala.
Ordenean eta gaika erabilgarria iruditu zait lanerako. Oporretara goaz baina bueltan berriro ere eskura izan ditzagun, hortxe baliabide gehiago euskaraz!

2015-05-18

Matematika baliabideak 2.maila eta 3.maila bitartean

Matematikarako euskaraz dauden baliabideen bila nabil clic zonakoak google crhomerekin fallo egiten didate eta.
Hauexek aurkitu ditut: