2016-02-09

Irakurgida

Haurrek eta gazteek irakurtzeko gomendagarrien diren liburuak eskura Irakurgaien gidan


2015-11-30

Gure hitzak


Euskararen egunaren atarian, kanta eder hau gure hitzak ez daitezen gal.



Gure hitzak
Esan berriz esan
Ez daitezela ahaztu
Ez daitezela gal,
Elur gainean
Txori anka arinek
Utzitako arrasto sail
Ederra bezalaxe

Txoritua norat hua
Bi hegalez airian

Zer dio isiltzan denak
Isiltzen denean?

Gizon galduak, nork lagunduko?
Miseria sufri ezin dutenak

Oi lur, oi lur, ene lur enea...

Maitea nun zira
Nik ez zaitut ikusten
Ez berririk jakiten
Nurat galdu zira

2015-11-18

Ingurunerako bideo gehiago

Hona hemen ingurune gairako euskaraz aurkitu ditudan bideoak.

ARNAS APARATUA



ZIRKULAZIO APARATUA



NERBIO SISTEMA

2015-10-20

Badator Errigorako udazkeneko kanpaina berria

Badator Errigorako udazkeneko kanpaina berria eta aurten ekoizle gehiagok parte hartzen dutela da nobedadea. Hemendik eta azaroak 8arte epea zabalik dago Errigorako kutxa eskatzeko. gure eskolan badugu Errigorako lan taldea baina badira beste modu batzuk, web orrian agertzen den moduan, eskaera egiteko.
Hemen dituzue web orria www.errigora.eus

eta bideoa


2015-10-19

Azaroak 28

Azaroak 28 egun seinalatua dugu gure agendatan jartzeko. Ea hiriburuetako kaleak betetzen ditugun denok batera inposaketen aurka eta hezkuntza sistema propio baten alde.