2016-05-18

Biderketak eta gehiago

3. eta 4. mailan gaude, ekin eta ekin biderketa taulak buruan sartu nahi eta ezin. Lan horretan edozein laguntza izaten da gutxi baina gaurkoan blog bat topatu dut eta bertan hainbat baliabide biderketak lantzeko. Hor doaz bada, animo eta ekin lanari!
ikastolaaskatu bilaketarekin bat datozen irudiak

Espacerace-an jolastu baino lehen errepaso txiki bat eman!

2016-05-05

El Pobaleko burdinola

El Pobaleko burdinola bisitatu genuen atzo 5. mailako ikasleekin eta iruditu zait iruzkintxo bat merezi duela bisitaldiak. Biztanleria eta lanbideak gaia lantzen ari gara eta bertan ikusitako eta entzundakoa oso interesgarria izan da bertatik bertara garai bateko ofizioak ezagutu eta energia berriztagarrien erabilera bide batez praktikan ikusteko. Nagusiontzako ere oso egokia! Primeran pasa genuen eta asko ikasi genuen.









2016-04-22

Zinea euskaraz

Web orrialde hau topatu dut zineari buruz. Bertan euskal zinemari ematen zaio lehentasuna eta gero badira beste hizkuntzetan dauden filmei buruzko kritikak e.a.
Literaturari bezala zineari bere lekua emateko loturatxo hau doatzue.


zinea.eus bilaketarekin bat datozen irudiak

2016-04-19

Txanelak eta Xixupikak sarean

Askotan adierazi dut zein garrantzitsua iruditzen zaidan ikasketa prozesurako musika baliabide bezala erabiltzea, ez bakarrik musika bera ikasteko, hizkuntza, ingurunea, matematika e.a guztiak ikasteko ere. Euskal Herriko mendiak "Altzaporru" kantuan eta dantzan ikastea bezalakorik ez dago!
Gaurkoan, bi baliabide dakartzat hona; batetik Txanelako liburuak sarean eta bestetik Xixupika 1, 2 eta 3.
Lehenengoa, Txanelako liburuak alegia, Musika Gela PDI blogean aurkitu ditut; Xixupikak Bizkaiko Xirula Mirula blogean daude. Hona hemen loturak:




2016-04-12

Ikasiz ikasi

Ikasiz ikasi baliabideetan trasteatzen aurkitu dudan blog bat da. Ez da guztia euskaraz baina hirugarren ziklorako inguruneko gaia lantzeko prezi interesgarriak ditu eta inklusioari buruzko liburuak, bideoak, ipuinak...


IKASIZ IKASI bilaketarekin bat datozen irudiak