Egile berberak ditu herensugea eta langaitzlh4
Aniztasuna euskaraz umeekin lan egiterakoan aurkitu dudan hutsune bati erantzuna eman nahi dio. Erdaraz hainbat baliabide eta material daukagu baina ez horrenbeste euskaraz. Batzuetan ez dugu jakiten non aurkitu material hau. Horretarako da blog-a, aniztasuna eta euskara uztartzeko, erabiltzen ditugun materialak sartu eta sortzen ditugunak zabaltzeko.
2016-10-20
2. ziklorako blog interesgarri bat
langaitzlh3 sakatuz geo blog interesgarri bat topatuko duzue 2.zikloko baliabideekin. Jakintzua zara? jokuak lagunduko dizu inguruko gaiak jolasean errepasatzen. Ondo pasa!
Egile berberak ditu herensugea eta langaitzlh4
Egile berberak ditu herensugea eta langaitzlh4
Etiquetas:
euskaraz noski,
Ingurunea,
irakurketa-idazketa,
matematikak
2016-10-03
Conducta
"Conducta" 2012ko pelikula bat da, Cubatarra. Erderaz egon arren hona dakart irakasle garenontzat interesgarri deritzodalako. Hizkuntzaren aldetik pixka bat nahasia da Habanako hizkera lokala ulertzea, niri zenbait unetan zaila egin zaidalako. Hala ere iruditzen zait pelikula ederra bai ikuskizun aldetik, argazkia, giroa, tonoa...bai edukin aldetik irakasleoi dagokionez. Ez dut gehiegi azaldu nahi spoilerra ez egiteko baina badu aniztasunarekin zerikusi handia eta baita sistemak horren inguruan egiten duenarekin. Gure hezkuntza sistemarekin alderatuta, ohartzen naiz gu oraindik oso urrun gaudela horrelako umeei eman behar zaien erantzuna ematetik. Ez dut esango ideala hura denik baina bai hemen familiengatik urbilago egon beharko genukela eta bereziki horrelako familiengatik urbil. Zertaz hitz egiten nabilen jakiteko, pelikula ikusi behar da!
Sarean dago osorik!
Sarean dago osorik!
2016-09-29
Ahotsak ikasgelan
Lankide batek pasatu digu helbide hau eta interesgarria iruditu zait entzunezko ariketak egiteko gelan. Euskaldunon artean anitzak ere bagarelako Ahotsak ikasgelan
Etiquetas:
euskaraz noski,
Guztiontzako eskola
2016-09-05
Ikasturte berria
Ikasturte berria hasi dogu baina erronkak betikoak dira. Hauen artean, batetik, Euskararen erabilpena eskolan zein kalean gehitzea eta bestetik, ahozko adierazpena modu sistematikoan lantzea. Lanketa hau testu mota desberdinak landuz izan behar du eta adinari zein gaitasunei egokituta noski. Bide horretan esperientzia bat topatu dut sarean eta partekatu nahi nuke denokin blogean ikasturte honi hasiera emateko.
ahozko-hizkuntza-irakastea/home
ahozko-hizkuntza-irakastea/home
Etiquetas:
euskaraz noski,
Guztiontzako eskola,
haur hezkuntza
2016-06-29
Inklusioa eta adopzioa
Geletan askotariko familiak ditugu eta tartean ume adoptatuak dituztenak gero eta gehiago dira. Harrera zein adopzioko familiak beste familiek ez dituzten ezaugarri propioak dituzte eta eskolak kontuan hartu beharko ditu benetan inklusiboa izango bada. Horretan laguntzeko bada dokumentu bat Nafarroako AFADENA elkarteak euskaraz argitaratua, non ume eta familia hauen ezaugarriak eta haiekin nola lan egin azaltzen duten. Baliagarria izango zaizuelakoan, agur eta hurrengo ikasturterarte!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)