Aniztasuna euskaraz umeekin lan egiterakoan aurkitu dudan hutsune bati erantzuna eman nahi dio. Erdaraz hainbat baliabide eta material daukagu baina ez horrenbeste euskaraz. Batzuetan ez dugu jakiten non aurkitu material hau. Horretarako da blog-a, aniztasuna eta euskara uztartzeko, erabiltzen ditugun materialak sartu eta sortzen ditugunak zabaltzeko.
2008-02-11
TDAH-ari buruzko artikulua
Irakasleok korreoz jaso dugu dokumentu hau eta scribd-en jarri dut interesgarria dela iruditzen zaidalako. Psikoanalisiaren ikuspuntutik aztertzen du TDAH-a eta agian galdu gaitezke teoria hoiei buruz gehiegi ez dakigunok, baina oinarrizko ideiak baliagarriak direla uste dut, alegia umearen inguruak eta umeak dutela garrantzia diagnostikoak berak baino. Bestalde etiketak jartzearen arriskuetaz argibide batzuk ere ematen ditu eta baita medikazioen zenbait arriskuetaz.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Mila esker idazteagaitik