Aniztasuna euskaraz umeekin lan egiterakoan aurkitu dudan hutsune bati erantzuna eman nahi dio. Erdaraz hainbat baliabide eta material daukagu baina ez horrenbeste euskaraz. Batzuetan ez dugu jakiten non aurkitu material hau. Horretarako da blog-a, aniztasuna eta euskara uztartzeko, erabiltzen ditugun materialak sartu eta sortzen ditugunak zabaltzeko.
2008-04-15
Dislexia
Blogarekin hasi nintzenean, artean dislexia arazoak zuzentzeko materialaren falta handia somatzen nuelako izan zen. Antzeko jarraitzen dute gauzak, ez dago ia ezer. Dislebi elkartetik Pilar Juaristiren material hau bidali didate. Izatez ez da txarra baina ez da oso erakargarria umeentzako. Hala ere hemen jartzen dut behar duenarentzako baliagarri izango delakoan. Norbaitek gehiago topatzen badu. Animo eta ekarri!
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Mila esker idazteagaitik