Aniztasuna euskaraz umeekin lan egiterakoan aurkitu dudan hutsune bati erantzuna eman nahi dio. Erdaraz hainbat baliabide eta material daukagu baina ez horrenbeste euskaraz. Batzuetan ez dugu jakiten non aurkitu material hau. Horretarako da blog-a, aniztasuna eta euskara uztartzeko, erabiltzen ditugun materialak sartu eta sortzen ditugunak zabaltzeko.
2008-09-03
Bi lotura berri
Interesgarriak iruditzen zaizkit honako bi lotura hauek. Batetik erabili.com euskararen erabilera bultzatzen duen web-a, eta bestetik erein argitaletxearena erein.com. Oso material gutxi dago aniztasunaren trataerarako euskaraz baina ereinek baditu liburu gutxi batzuk (tartean kontzientzia fonologikoari buruz prestatzen ari dena ikusi beharko dugu). Eskola liburuen artean aurkituko dituzue eta batzuk oso erabilgarriak dira.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Mila esker idazteagaitik