Aniztasuna euskaraz umeekin lan egiterakoan aurkitu dudan hutsune bati erantzuna eman nahi dio. Erdaraz hainbat baliabide eta material daukagu baina ez horrenbeste euskaraz. Batzuetan ez dugu jakiten non aurkitu material hau. Horretarako da blog-a, aniztasuna eta euskara uztartzeko, erabiltzen ditugun materialak sartu eta sortzen ditugunak zabaltzeko.
2008-11-12
Haur Hezkuntzan fonemak lantzen
Duela urteak eta urteak Xirula Mirulan Xixupika eta Haurtxoa liburuak argitaratu zituztela. Liburu hauetan, bereziki Xixupika 1 liburuan fonemak banan banan lantzeko abestiak ageri dira. Zenbait kasutan abestiak iharduera bat baino gehiago egiteko aukera ematen digu. Adibide bat: "Klin klan" abestia. Abestia erraza da ikasteko eta keinuen bidez adierazi daiteke (musikan taupada lantzeko erabili ohi da) Kl fonemak erabiltzen dituzte batetik baina gainera goitik behera marrak egiteko aitzakia emango digu. Musikari jarraituz euria marraztu egingo dugu.
Gainera euriaren dinamikarekin ere jolas dezakegu eta euriaren inguruko hitzak landu: Hatzamar batekin eskua kolpatuz, gero birekin, gero hirurekin... Xirimiria, euria, txaparrada, trumoia eta tximistak... antzeztu ditzakegu.
Hau adibide bat da baina holakoak nahi beste daude eta gure irudimena pixkat martxan jarrita gehiago sortu daitezke.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Mila esker idazteagaitik