Aniztasuna euskaraz umeekin lan egiterakoan aurkitu dudan hutsune bati erantzuna eman nahi dio. Erdaraz hainbat baliabide eta material daukagu baina ez horrenbeste euskaraz. Batzuetan ez dugu jakiten non aurkitu material hau. Horretarako da blog-a, aniztasuna eta euskara uztartzeko, erabiltzen ditugun materialak sartu eta sortzen ditugunak zabaltzeko.
2008-04-29
Hitzak lotzen edo banatzen ikasteko ariketa
Scribd-en jarri dut "Jantokiko araudia", Aranoren liburutik aterata, hitzak lotu eta banatzeko ariketa bat:
http://www.scribd.com/doc/2687127/OKERRAK-ZUZENDU
2008-04-15
Dislexia
Blogarekin hasi nintzenean, artean dislexia arazoak zuzentzeko materialaren falta handia somatzen nuelako izan zen. Antzeko jarraitzen dute gauzak, ez dago ia ezer. Dislebi elkartetik Pilar Juaristiren material hau bidali didate. Izatez ez da txarra baina ez da oso erakargarria umeentzako. Hala ere hemen jartzen dut behar duenarentzako baliagarri izango delakoan. Norbaitek gehiago topatzen badu. Animo eta ekarri!
Read this doc on Scribd: IRAKURKETA SAIOAK
Read this doc on Scribd: IRAKURKETA ETA ULERMEN ARIKETAK
Read this doc on Scribd: 102 lan-fitxak III
Read this doc on Scribd: 100 lan-fitxak II
Read this doc on Scribd: 100 lan-fitxak I
buruketak
Zenbait ikaslek buruketekin zailtasun handiak dituzte. Bigarren zikloko ikasleentzat egokitutako azterketa bat doakizue. Bertan zatiketak, biderketak eta denbora unitateak ebaluatuko dira bereziki.
Read this doc on Scribd: MATEMATIKA KONTROLA
2008-04-08
webquest-ak euskaraz
2008-04-02
Euskararen eguna Barakaldon
"Euskara piztuz" lelopean Barakaldon euskararen astea ospatuko da.
Bertan Barakaldoko ikastetxe askok parte hartuko dugu. Datak Apirilaren 29-a eta 30-a Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzarako izango dira.
Apirilaren 29-an 2. eta 3. ziklokoek parte hartuko dute eta 30-ean HH eta LH1-ekoek.
2. eta 3. ziklokoen programazioa 9:30etatik 13:00etara honako hau da:
9:30 Manifestua
9:40 Tailerrak (2.zikloa)
11:00 Berbena: Kanpanolue
11:30 Tailerrak (3.zikloa)
13:00 Amaiera
HH eta LH1. ziklokoentzat 10:00tik 11:15 era Done Bikendi parkean:
11:00 Traperos del rio
Suscribirse a:
Entradas (Atom)