2008-11-12

Haur Hezkuntzan fonemak lantzen




Duela urteak eta urteak Xirula Mirulan Xixupika eta Haurtxoa liburuak argitaratu zituztela. Liburu hauetan, bereziki Xixupika 1 liburuan fonemak banan banan lantzeko abestiak ageri dira. Zenbait kasutan abestiak iharduera bat baino gehiago egiteko aukera ematen digu. Adibide bat: "Klin klan" abestia. Abestia erraza da ikasteko eta keinuen bidez adierazi daiteke (musikan taupada lantzeko erabili ohi da) Kl fonemak erabiltzen dituzte batetik baina gainera goitik behera marrak egiteko aitzakia emango digu. Musikari jarraituz euria marraztu egingo dugu.
Gainera euriaren dinamikarekin ere jolas dezakegu eta euriaren inguruko hitzak landu: Hatzamar batekin eskua kolpatuz, gero birekin, gero hirurekin... Xirimiria, euria, txaparrada, trumoia eta tximistak... antzeztu ditzakegu.
Hau adibide bat da baina holakoak nahi beste daude eta gure irudimena pixkat martxan jarrita gehiago sortu daitezke.

Moodle



Moodle ikastaroa hasi dugu Alkartun. Kurtsoak online sortu eta erabiltzeko plataforma da eta ikasleentzako tresna erabilgarria izan daiteke.
Oraingoz laguntza gelan nola erabili pentsatzen ari naiz. Ideiarik?