2014-10-31

Digestioa eta autobus magikoa



Digestioa marrazki bizidunetan. Lehen partea da, hurrengoa bertan zabaldu ondoren agertuko zaizue.

2014-10-27

Ku-Ku

Ku-Ku izenburua du erabili.com-en aurkitu dudan material hau. Haur Hezkuntzako txikien gurasoei laguntzeko materiala da eta normalkuntzaren ikuspegitik interesgarria iruditu zait. Bertan, hiztegitxo bat dago umearekin euskaraz hitz egiten hasi nahi duenarentzat. Abesti egokiak ere badaude jolaserako eta hizkuntzaren estimulaziorako oso egokiak. Azkenik, bibliografia interesgarria dago gehiago behar duenarentzako.
Material hau erabiltzeko formakuntza ikastaroak ere ematen dituzte nonbait; behintzat niri horrela iritsi zait Romoko eskolatik informazioa.

  

2014-10-23

Elhuyar aldizkaria

Autismoari buruz informazio eguneratua bilatu nahian sartu naiz Elhuyar aldizkariaren web orrian. Bertan hainbat artikulu aurkitu ditut, batzuk zaharrak dira baina oinarrian eskolatan ikusten duguna ulertzen laguntzen digute.

1990 urteko "Autismoaren jatorria" izenburupean autismoa ulertzeko ideia nagusiak agertzen dira.

1992 urteko "Autismoa" artikuluak nahiko modu laburtuan azaltzen ditu autismodun pertsonaren ezaugaugarriak. Esan beharra dago hauek pintzelada batzuk besterik ez direla, ume bakoitza desberdina den bezala autismoa duen umea ezaugarri propioak dituela eta horregatik espektro autistaren barruan aniztasun handia dagoela baita komunikaziorako gaitazunean ere.

Beste artikulu batzuk daude baina hauek gehiago dute zerikusia autismoaren jatorriaren behaketarekin eta oso teknikoak dira. Gainera, ez dute gehiegi laguntzen gure lanean, hortaz ez ditut hona ekarri.

Baten batek euskaraz zerbait gehiago badu...ba, ekarri!

   

2014-10-22

Teknopolis erreportaiak

Gure nagusientzako baliabide interesgarria da Teknopolis erreportaiak lotura hau. Bertan zientziaren ikuspuntutik aztertzen dira gaur eguneko gaiak, adibidez, ebolarena. Beste batzuk inguruko gaiak irudi ederrekin aberasten lagunduko digute, marmokena kasu.teknopolis.elhuyar.org/erreportaiak

2014-10-16

Gustura idatziz

"Gustura idatziz: Idazketaren ergonomia eta genetika eskuizkribuetan" liburua dakart gaur hona, azken aldian askotan entzuten bait dut letra txarra dutela umeek, jada kaligrafia egiten ez dela, e.a.
Irakasle askok kezka hori erakusten dute eta, noski, aurrekoari errua botatzeaz aparte, zerbait gehiago ausnartu beharko dugu, ezta?
Irune Ibarrak ideia batzuk ematen dizkigu liburu honetan, interesgarriak eta praktikoak. Begiradatxo bat eman eta behar bada argituko zaigu pixka bat bidea. Nire ustez bereziki interesgarriak dira ezkertientzat ematen dituen iradokizunak.
   

2014-10-14

Euskal literaturaren armiarma sarean

Bada web orri bat gustuko dudana bereziki eta hau da literaturaren sarean armiarma izenburupean dagoena. Sartzera animatzen zaituztet, bertan aurkituko duzuelako danetarik euskal literaturari buruz eta euskaratutakoari buruz ere.
    

Harrapauta geratuko zara!

2014-10-08

Ahozko adierazpena

Ahozko adierazpena lantzeko materialaren bila nenbilela hau topatu dut b08normalkuntza.wikispaces.com.
Material asko eta asko dago. gauza batzuk ezagunak eta blogean jadanik badaudenak eta beste batzuk ordea, ez ditut ezagutzen eta lasaitasunez behatu behar ditut. Oraingoz, hor doa lotura hori trasteatzen hasteko.

2014-10-06

EHUNEKOEN FAMILIA

Matematikan aurrera goaz zenbakikuntzarekin. Clic ariketen artean EHUNEKOEN FAMILIA erabiliko dugu egunotan.