2018-12-21

Egizazu klika! Badator korrika 21!


Mad Muasel:
Heldu da guztion andereñoa
adi, adi, pasatuko dut zerrenda
je suis Mad Mua Sel ohlala!
Faty faty den soinua zabaltzen dut mundura
Guztiok bat egitea ezinbestekoa
bakoitzaren nortasuna errespetatzea
motorrak arrankatzeko momentuko aukera
gurea, herrikoa, KO RRI KA
Tipi tapa tipi tapa lortzen merezi duguna
martxan jartzen hasteko eginzazu KLIKA
ez dugu presarik helburua argi dago eta.
Pausuz pausu, gure erritmora!
Gure erritmora
nire, zure, gure erritmora
Hey Fermin, nola da?
GURE ERRITMORA
KLIKA KORRIKA KLIKA
GURE ERRITMORA
KLIKA KORRIKA KLIKA
KORRIKA!
Jai giroa, bero beroa
Orain oraingoa gero gerokoa
Oreka ez galtzeko oinarri sendoa
Hauxe da gure leloa:
PO-PO- PO- SIBLEA DA KLIKA ALDATZEA
elkarren artean konektatzea
Pra- pra- praktikatzea
euskara gure artean bizitzea
Lan ta lan, banaka, taldean
Aukeratu zure lekua bidean
Herriaren arnasa sentitzen da
Korrika datorrenean
Zu gabe, zu gabe, hau ez da posible
orain gaur eta hemen dena da POSIBLE
Gure erritmora
nire, zure, gure erritmora
KLIKA KORRIKA KLIKA
GURE ERRITMORA
KLIKA KORRIKA KLIKA
Fermin:
Klika, klika!
Altxa ezkerreko besoa
klika klika!
Orain altxa eskubikoa
Klika, klika!
Antenak ditugu piztuta
Klika, klika!
Gure sarea doa korrika
Klika, klika!
Euskal planeta ari da dantzan
Klika, klika!
Betikoak ari dira guri sermoika
Klika, klika!
Euskaraz egingo diet zirika
Klika, klika!
Ikimilikiliklik…a!!!
La Furia:
Suaren erritmora, hitzari bide eman
arbasoen dantzak, kulturaren gorputzean
Kantauriko brisa, Barde(a)tako ziertzoa
Gure Borrokan tinko jarraitzeko hauspoa
Pista argituko duen metxa piztu dadila
Herri feminista eta askearen alde Klika
Lekukoa neskatxari emango dioten,
Amamek ahotsa altxatu dezatela ozen,
Aterpea sentitzeko,
komunikatzen den herri bat ez da inoiz
zatituko.
Erriberatik la Furia banator korrika
Batu gaitezen guztiok arma tiro Klika!
Gure erritmora
Nire, zure, gure erritmora
KLIKA KORRIKA KLIKA
GURE ERRITMORA
KLIKA KORRIKA KLIKA
KORRIKA! 

2018-05-18

Sormena eraiki

Eskolan sormenak eta arteak badu bere lekua berau txikia bada ere. Nire ustez txikiegia agian...
Gure eskolako haurren eta irakasleen irudimenetik sortutako artelanei bere lekutxoa eskeini nahi diet blog honetan. Goza dezazuela!
imagination bilaketarekin bat datozen irudiak

2018-03-01

Lizarra Ikastolako kontuk

lizarra ikastola bilaketarekin bat datozen irudiak

Lizarra Ikastolako baliabide honekin natortzue. Ez ditut gai guztiak begiratu baina lehena "Aurrehistoria Euskal Herrian"" oso ondo dagoela iruditu zait eta gizarte zientzietan agertzen denean erabiltzeko primerakoa. Izatez irakurketa eta ulermena lantzeko testuak galdetegiak dira, egokiak 3.ziklorako, baina beste gai batzuetarako baliagarriak ere. On egin eta asko ikasi!


lizarra bilaketarekin bat datozen irudiak

2018-02-21

Saguzarra


Goiko loturan sakatu eta kondairak, ipuinak zein animaliak lantzeko aukera ematen dizun WIX bat aurkituko duzue. Lehen zein bigarren zikloetarako egokia eta ederra.

Erlazionatutako irudia

2018-01-16

Joxan Artze hil da

Artzeren poesiekin egindako kantuak agertzen zaizkizue honako lotura honetan. Umeekin lantzeko balioko zaizuelakoan...


joxan artze bilaketarekin bat datozen irudiak