2014-12-17

Mate. Clic.1.Zikloa. Amaiera

Zona Clic-eko jarduerekin amaitzeko 1.ziklorako sailkatutakoak eta euskaraz dauden azkenak ekarri ditut hona:

Honekin amaitu dut nire ustez lehen ziklorako Zona Clic-ek eskeintzen dituen jarduera erabilgarrienekin. Badira gehiago baina ez daude euskaraz edo ez zaizkit iruditu erabilgarriak.
Hala! Oraingoz amaitu dut aurtengo blogaren jardunarekin. Urte barrigon!



img-20141207-wa0002.jpg bistaratzen

2014-11-28

Korrika 19ren abestia ikasten joateko

Doinu ezagunak erraztuko digu kanta eder hau ikasten.

2014-11-26

RAINBOW projektua

Rainbow (Intolerantziaren aurkako eskubideak, aurreiritzirik gabeko mundu bat eraikitzen, ingelesezko siglen arabera) Europar Batasuneko gay eta lesbianen, bisexualen eta transexualen elkarteak, ikastetxeak eta hedabideetako profesionalak harremanetan jartzen dituen proiektua da, haurrek eta gazteek identitaterako duten eskubidea sustatzeko. Horrela, homofobiaren eta transfobiaren aurka borrokatu ahal izango dira, estereotipoak aztertuz eta hezkuntza tresnen bidez zalantzan jarriz. 

Aurreko hitzek haien web orrian proiektuaren azalpena egiteko erabilitakoak dira, ez nireak. Nik DVDa ikuskatzeko aukera izan dut eta benetan dala primerako lana. kalidade aldetik oso ona dela iruditu zaidalako dakart hona eta baita aniztasunaren inguruan ausnarketa egiteko duen gaitasunagatik.


 

2014-11-11

Ingurumena zaintzen

CEIDA-tik ekarritako ipuin honetan ingurumena zaintzearen garrantziaz hitz egiten digu J. Muguruzak eta bide batez, nik slideshare-etik p.point bat blogera nola ekarri praktikatzen dut. Ea gustuko duzuen.

2014-11-07

KORRIKA 19



Badator Korrika 19!

2014-11-05

hiru.com

Lagun batek Down sindromea duten umeek tabletaren erabilpenaz nola baliatu daitezkeen azaltzen duen pdf bat bidali dit baina hau ez dago euskaraz eta gainera material gehienak erdarazkoak dira. Hala ere, pdf horretan, tabletarekin lan egiteko, hezkuntza baliabideak erkide bakoitzean web orri batekin lotzen du. Gurean,  hiru.com agertzen da. Bertan etengabeko ikaskuntzarako eusko jaurlaritzak eskeintzen dituen zenbait baliabide agertzen dira eta batzuk euskaraz ere. Horregatik ekartzen dut gaur hona.

2014-10-31

Digestioa eta autobus magikoa



Digestioa marrazki bizidunetan. Lehen partea da, hurrengoa bertan zabaldu ondoren agertuko zaizue.

2014-10-27

Ku-Ku

Ku-Ku izenburua du erabili.com-en aurkitu dudan material hau. Haur Hezkuntzako txikien gurasoei laguntzeko materiala da eta normalkuntzaren ikuspegitik interesgarria iruditu zait. Bertan, hiztegitxo bat dago umearekin euskaraz hitz egiten hasi nahi duenarentzat. Abesti egokiak ere badaude jolaserako eta hizkuntzaren estimulaziorako oso egokiak. Azkenik, bibliografia interesgarria dago gehiago behar duenarentzako.
Material hau erabiltzeko formakuntza ikastaroak ere ematen dituzte nonbait; behintzat niri horrela iritsi zait Romoko eskolatik informazioa.

  

2014-10-23

Elhuyar aldizkaria

Autismoari buruz informazio eguneratua bilatu nahian sartu naiz Elhuyar aldizkariaren web orrian. Bertan hainbat artikulu aurkitu ditut, batzuk zaharrak dira baina oinarrian eskolatan ikusten duguna ulertzen laguntzen digute.

1990 urteko "Autismoaren jatorria" izenburupean autismoa ulertzeko ideia nagusiak agertzen dira.

1992 urteko "Autismoa" artikuluak nahiko modu laburtuan azaltzen ditu autismodun pertsonaren ezaugaugarriak. Esan beharra dago hauek pintzelada batzuk besterik ez direla, ume bakoitza desberdina den bezala autismoa duen umea ezaugarri propioak dituela eta horregatik espektro autistaren barruan aniztasun handia dagoela baita komunikaziorako gaitazunean ere.

Beste artikulu batzuk daude baina hauek gehiago dute zerikusia autismoaren jatorriaren behaketarekin eta oso teknikoak dira. Gainera, ez dute gehiegi laguntzen gure lanean, hortaz ez ditut hona ekarri.

Baten batek euskaraz zerbait gehiago badu...ba, ekarri!

   

2014-10-22

Teknopolis erreportaiak

Gure nagusientzako baliabide interesgarria da Teknopolis erreportaiak lotura hau. Bertan zientziaren ikuspuntutik aztertzen dira gaur eguneko gaiak, adibidez, ebolarena. Beste batzuk inguruko gaiak irudi ederrekin aberasten lagunduko digute, marmokena kasu.teknopolis.elhuyar.org/erreportaiak

2014-10-16

Gustura idatziz

"Gustura idatziz: Idazketaren ergonomia eta genetika eskuizkribuetan" liburua dakart gaur hona, azken aldian askotan entzuten bait dut letra txarra dutela umeek, jada kaligrafia egiten ez dela, e.a.
Irakasle askok kezka hori erakusten dute eta, noski, aurrekoari errua botatzeaz aparte, zerbait gehiago ausnartu beharko dugu, ezta?
Irune Ibarrak ideia batzuk ematen dizkigu liburu honetan, interesgarriak eta praktikoak. Begiradatxo bat eman eta behar bada argituko zaigu pixka bat bidea. Nire ustez bereziki interesgarriak dira ezkertientzat ematen dituen iradokizunak.
   

2014-10-14

Euskal literaturaren armiarma sarean

Bada web orri bat gustuko dudana bereziki eta hau da literaturaren sarean armiarma izenburupean dagoena. Sartzera animatzen zaituztet, bertan aurkituko duzuelako danetarik euskal literaturari buruz eta euskaratutakoari buruz ere.
    

Harrapauta geratuko zara!

2014-10-08

Ahozko adierazpena

Ahozko adierazpena lantzeko materialaren bila nenbilela hau topatu dut b08normalkuntza.wikispaces.com.
Material asko eta asko dago. gauza batzuk ezagunak eta blogean jadanik badaudenak eta beste batzuk ordea, ez ditut ezagutzen eta lasaitasunez behatu behar ditut. Oraingoz, hor doa lotura hori trasteatzen hasteko.

2014-10-06

EHUNEKOEN FAMILIA

Matematikan aurrera goaz zenbakikuntzarekin. Clic ariketen artean EHUNEKOEN FAMILIA erabiliko dugu egunotan.

2014-06-23

LOMCE legeari ezetza gauzatzen



LOMCErik gabeko herria martxan! Egitasmoa

Asteburu honetan Kanpezun egon naiz. Han martxan jarri dira ekimenarekin eta dagoeneko onartu dute LOMCErik gabeko kontseilua izango dutela. Aupa Kanpezu!

2014-06-16

SPREEDER

Batzuetan, irakurketaren moteltasunak eragotzi egiten dio haurrari testuaren esanahia ulertzea. Badira oso astiro irakurri eta ondo ulertzen duten haurrak ere, baina askotan moteltasuna arazo bat da irakurketa eraginkorra izan dadin.
Hemen agertzen den web orri hau ariketa hutsa da eta ondo erregulatu behar da denbora (settings) umea ez dagian larritu.
Spreeder-ek irakurketaren abiadura 300 hitz minutuko du jarrita jatorriz baina hori aldatu behar da umeek lan egiteko. Lehenbizi umearentzako testu egokia aukeratu behar da. Settings jartzen duen lekuan 300 kendu eta norberak ipini behar du haurraren abiadura hor. Hasieran haurrak berez duen abiadurarekin hasi (bere erritmoa kontuan hartzea ezinbestekoa da motibatu nahi badugu) eta segurtasuna hartzen duenean kopurua handitzen joan. Gainera, hasieran fonema errazak erabiliko ditugu (ez trabadak edo inbersak) eta gero pixkanaka hitz eta testu zailagoak jarri.




2014-05-14

Haur Hezkuntza elkarbizitza eta liburuak

Haur Hezkuntzan badira zenbait liburu interesgarri elkarbizitzaren gaia jorratzen dutenak. Hauek aukera edo aitzakia ematen digute umeeekin haien sentimenduei buruz hitz egiteko.
Gaztetxoenetik hasi eta nagusienera hauek dira aurkitu ditudanak eta egokiak iruditzen zaizkidanak. Gehiago egongo dira, noski. Animatu hona ekartzen.

POZIK eta LAGUNAK

POZIK jaiotzen garenetik ditugun sentimenduak identifikatzen eta izena ematen laguntzen digu. Harremanetarako baino norberaren ezagutzarako bideratuago dago.

 

LAGUNAK ordea harremanak jorratzen ditu eta  gelako eztabaida pizteko oso interesgarria da.

   

Album ilustratuak dira eta egilea Mies Van Hout da.

BURGI



David Melling da Burgiren istorioak jasotzen dituen bilduma honen egilea. Humorez tratatzen ditu eguneroko gorabeherak eta harremanetan maiz sortzen diren ika mikak. Umeentzako eta helduentzako ere gozagarriak, ez zarete aspertuko! Euskaraz daudenak hauexek:

- Lasai Burgi
- Burgik besarkada bat behar du
- Burgi eta pijama festa


IRRIEN LAGUNAK ALDIZKARIA

Aski ezagunak dira gure herrian Irrien lagunak, hortaz, ez dut gehiegi kontatu behar haiei buruz. Bada aldizkarian atal oso polit bat "Elkarrekin pentsatzeko kuadrilla: Filosofo txikiak" deiturikoa. Bertan, Mixinak, Peruk, Xerrik eta Mokofinek  elkarrizketarako gai bat planteatzen dute. Umeen garapenerako eta ezagutzarako interesgarria...eta humore finekoa noski! Nire ustez bost urteko gelarako eta hortik gorakoentzat baina hori nire iritzia besterik ez da.

  

2014-05-03

Simetria eta simetria ardatza

Bideo honetan simetria eta simetria ardatza zer diren ikusi ahal duzue. Ondoren, azalpenik gabe ariketak egiten hasi.


Wes Anderson // Centered from kogonada on Vimeo.

2014-05-02

Enaitz gara



Gurean ere elkartasunaren eta laguntzaren beharra dugulako,
mila esker Enaitz eta familia!

2014-04-30

Idazten ikasteko idatzi


Gogoan dut eskolara joaten ginen garaietan, ikasturte batez bederen, astero astero idazlana egin behar izaten genuela astelehenean lagunen aurrean irakurtzeko modukoa.
Irakasleek "ausazko" aukeraketa egin eta hiru ikasleri esaten zien irakurtzeko haien idazlana (momentu hau itzela izaten zen!) eta ondoren gelakideek kritika egiten genuen eta politena aukeratu (momentu hau ere itzela izaten zen!).
Idazlanek gai librea zuten baina irudimen gutxiko edo ahalegin txikiko lagunentzat proposamenak ere jartzen zituen arbelan irakasle hark. Bazuten gainera neurri bat; alegia, ezin zuten lerro kopuru batetik pasa ez eta lerro kopuru bat baino gutxiagokoak izan.
Hiru "obra" horiek besterik ez zituen zuzentzen irakasleak egun hartan baina denok idazten genuen eta denok, behintzat nik horrela gogoratzen dut, ahalegin handia eginez; batetik, norberak besteen aurrean ez zuelako txarto geratu nahi; eta bestetik, irakasleak zuzenketak lupaz egiten zituenaren zentsazioa genuelako hiru besterik ez zirelako zuzendu beharreko lanak; hortaz, gupidarik ez.
Kritika onak eta txarrak egiten ere ikasi genuen nolabait eta kritika txarrak onartzen (hau izaten da zailena).
Idazten ikasteko asko idatzi beste erremediorik ez dagoela begitandu zait beti eta joku bihurtu badaiteke gainera, hobe.




2014-04-07

Santutxun euskararen astea

Santuxun euskararen astea dantzan ozpatu genuen Karmelo kalean eta bideo hau testigu! Primeran pasa genuen!




2014-04-01

Ttalaka, aisia euskaraz

Ttalaka klikatu eta euskarazko aisialdiaren plaza izateko xedez sortutako ataria izango duzue begi aurrean.
Gaur Berrian agertu da eta interesgarria iruditzen zait lotura nire blogean izatea batez ere agendagatik.

  

2014-03-24

Herriak eta hiriak konparatzen

3. Mailan, herriak eta hiriak ikasten ari garen honetan, ondo dago konparatzeko irudiak ikustea.
Hemen ditugu bi irudi. Batean hiri bat ageri da, New York, eta bestean herri bat, Urbisu.
Zein da herria eta zein hiria? Zertan dira desberdin? Zelakoa izango da pertsona baten bizitza batean ala bestean? Istorio bat asmatu, pertsonaia bat asmatu eta batean zein bestean nolakoa izango da bere eguna...guztiz desberdinak ezta?





2014-03-17

Naiz: 100 ipuin gure hitza ehuntzen

Sarean honekin topo egin dut. Ikasleei ipuinak dotore kontatzen ikasteko batetik eta bestetik ezin duenarentzat beste batek egin dezan, hona ekartzea erabaki dut. Gozatu ipuinekin!


2014-03-14

Kostaldea nola eraldatu den turismoaren eraginez

3. mailakoak "Pertsonak eta paisaiak" gaia ikasten ari dira inguruneko gaian.
Turismoaren eraginez kostaldeko paisaia asko aldatu da. Hori argi eta garbi ikusten da Levante-ko hondartzaren argazki hauetan. Begira, begira!



Pasadan mendeko 20. hamarkadako argazkia da.

 
Gaur egun ordea...

2014-02-14

Bizkaiko Xirula Mirula Musikaz Blai

Blog hau nire lanerako baliabideak jartzeko tokia izan nahi du eta ni bezala dihardutenentzat lagungarri.
Baina soldatapeko lanaz gain, beste behar bat izan dut esku artean unibertsitate garaietatik hona (hogeitaka urte edo), Musikaz Blai Musika Elkartearen zuzendaritzan aritzea hain zuzen.
Elkarte hau Xirula Mirularen Bizkaiko iharduna bideratzen du. Xirula Mirula Donostiarrek hartutako izena izanik, guk beste bat eman genion Bizkaiko Xirula Mirulari eta bide batez gure lanerako autonomia eta izaera propioa garatu.
Musika eskolak emateari utzi nion baina ez ziren hor ardurak amaitu eta orain formakuntzan eta zuzendaritzan jarraitzen dudanean, Musikaz Blai eta Xirula Mirula zer diren eta zertan dihardun azaltzeko blog berria egin dut.
Blog hori euskaraz zegoen bloglari.net-ekin egingo nuela erabaki nuen. Hortik dator nire trakeskeria tresna hori maneiatzen. Blogger-ekin ikasitakoak balio izan dit baina badira desberdintasun handiak, hortaz astiro nabil lanean.
Blogaren azaleko irudian Iraia Okinaren "Gamusinoak"en zatitxo bat agertzen da oraindik ez dudalako osoa sartzen ikasi. Baten batek badaki nola egin SOS! Laguntza!
Baina, bitartean, hor doa lotura ezagutzen joan zaitezen.

 BIZKAIKO XIRULA MIRULA MUSIKAZ BLAI


2014-02-12

Tartaloren istorio




Ipuinak bideoan ikusi eta gero umeak kontatu, ahozko adierazpena 1.mailako umeekin lantzeko oso ondo dago. Irrien lagunak eskeinia.