2019-12-16

Irakurketa idazketa 1.mailan

Laguntza txiki bat zailtasunak dituztenentzat Katamotzen dagoen KATALEKTO-tik itzulita. Euskaraz 1.mailako zenbait fitxa daude.

katalecto bilaketarekin bat datozen irudiak

2019-11-07

Irakurketaren garapenerako ariketak

Maiz irakurketa prozesuan aurkitzen ditugun zenbait zailtasunei erantzuna emateko egokiak diren ariketak dakarzkigu IRALEko material honek. Irakurketa garatzeko eta sustatzeko ariketa bereziak [LMH 1-2 / HBP]
Bide batez, hor dituzue IRALEKO Hizkuntza gaiko beste baliabide batzuk  www.irale.hezkuntza.net/eu/128

lectura bilaketarekin bat datozen irudiak

2019-10-30

Inguruneko gaiak etorri berriekin

Eskolara etorritako ikasle berri batzuk goiko mailetara datoz eta material egokitua behar dute. Haientzat da material hau. Edukinen aldetik labur geratzen da batzuetan baina hizkuntza erraza eta laguntza bisuala interesgarriak dira bestela gainezka sentitu daitezken ikasle hauekin.


ingurune bilaketarekin bat datozen irudiak

2019-03-07

Ahotsak ikasgelan


ahotsak ikasgelan bilaketarekin bat datozen irudiak

Eima katalogoan trasteatzen aurkitu dudan altxorra da. Ahozko transmisioaren ekarpenak gure geletarako baliagarri izan daitezke eta hemen danetarik dago: abesti, jolas, partiturak, fitxa didaktikoak...

ikasgelan ahotsak

eimakatalogoa


eimakatalogoa bilaketarekin bat datozen irudiak

Aurtengo emaikatalogoaren lotura jartzen dut hemen bertan baliabide asko aurkituko dituzuelako
hezkunzarako. Bilatu eta oso interesgarria den zerbait topatuz gero, partekatu blog honetan.

eimakatalogoa

2019-02-12

Hiztegia nagusitxoagoekin

Aurreko sarreran Hitziki jarri nuen euskal hiztegia txikienei urbiltzeko. Oraingo honetan nagusiagoentzat baina helburu berarekin euskalplay eguneroko bizimodua sakatuta aurkituko duzue.


euskalplay bilaketarekin bat datozen irudiak

2019-01-17

onoff

Onoff-ek zenbait aplikazio sortu ditu euskaraz hiztegia indartzeko balio ditzaketenak. Ez dago aurrez-aurreko elkarrizketa ordezkatuko duenik, dohala aurretik; baina batzuetan, giza baliabiderik gabe egoten gara eskoletan eta holako laguntzak eskertzen dira.

hitziki bilaketarekin bat datozen irudiak

2019-01-16

Idazketa tailer bat

escritor bilaketarekin bat datozen irudiak

Idazten ikasteko tailerra. Lizarrako ikastola

Idazten ikasteko asko idatzi behar da eta hemen ideia batzuk dituzue prest zuenak aski izango ez balira erabili ditzazuen.

2019-01-15

Ane beldur denean

ane beldur denean bilaketarekin bat datozen irudiak

Haur hezkuntzatik LH6.mailara beldurraren gaia ateratzeko balio izan zait ipuintxo hau. Adierazpena lantzeko zein umeen ondoezak eta kezkak ulertzeko aproposa da eta gainera marrazkiak izugarri ederrak dira.
Zeren beldur zara? Zeri diozu beldur? Zer egin horrelako egoeretan?...
Hitz egiteko, marrazteko, zein idazteko aukera paregabea ematen digu, eta noski, beldurrak uxatzeko...