2012-09-27

Euskaljolasak



Euskaljolasak Euskaraz jolasteko baliabideak jasotzen dituen web orrialdea da. Erraza erabiltzeko, instrukzioak eta bideo batzuk ditu jolasak erakusteko. Urtxintxako materialetan oinarrituta egindako lana da.

2012-09-25

Dantzan.com

Ez da hezkuntzarako egindako web orrialdea baina musika arlorako eta psikomotrizitaterako egokia iruditzen zait. Dantza guztiak ditu kontuan baina bereziki euskal dantza tradizionalak.
Bideoen atal oso interesgarri bat dago. Sartu www.dantzan.com-en.







Zirkulazio aparatua inglesez eta euskaraz



Erdaraz badira zirkulazio aparatuari buruzko bideoak. Euskaraz ez dut oraindik aurkitu baina ingelesez eta euskaraz dagoen hau nahiko ondo ulertzen dela iruditzen zait.

2012-09-13

Irakurketa dela eta

Irakurketa dela eta artxibo hau aurkitu dut. Ea lagungarria den.
Irakurketa sakatu.

Digestioa

Digestio prozesua bideoan eta euskaraz.



Eta berriro be digestioari buruzko bideoa. Aukeratzeko dago!




Aurkitzen ez dudana arnasketa eta zirkulazio aparatuak dira. Erdaraz badaude youtuben baina euskaraz nik ez ditut aurkitu. Baten batek zerbait aurkituko balu mezutxo bat eskertuko nuke.