2010-05-26

Hiztegi apropos bat



Haur Hezkuntzako Itzik lotura hau bidali zidan duela gutxi eta sarrera bat egitea interesgarri iruditu zait. Euskaldun berri-berrientzako lanabes polita dela uste dut. Bestalde guk geuk ere gure herrira etortzen direnen hizkuntzan berba egiten saiatzea haientzat pixka batean etxean egotea bezala da ezta?
AISA HIZTEGIAREKIN ERRAZAGOA DA 

Hala Dzipo

Euskara eta musika uztartzen duen talde honen iruzkin bat jartzea beharrezkoa iruditu zait oso lan ederra egiten ari direlako Barakaldoko San Bizente auzoan.
Orain dela gutxi argitarapen txukun bat egin dute euskal musika tresnen ingurukoa. Material horrekin euskal musika tresnak ezagutzeaz gain ondo pasatuko duzue.
Segi horrela Hala Dzipo!

2010-05-07

Heziketa fisikoarekin jarraituz

Heziketa fisikoa eta psikomotrizitatearekin jarraituz interesgarria iruditzen zait Gorputz heziketako informazioa jasotzen duen orri hau jasotzea bai irakasleentzat eta baita kirolariak garenontzat.
Eta eztabaidarako gaia taularatu nahi nuke. Konpetizioa bai ala ez? Konpetitibitatea bai ala ez? Zer uste duzue zuek?

2010-05-03

Euskal dantzak gorputz hezkuntzan


http://euskaldantzakgh.blogspot.com/
Psikomotrizitatea eta gorputz hezkuntza oso garrantzitsuak dira gure umeentzat eta gainera umeak zeharo motibatuta egoten dira jolaserako eta dantzarako. Beti mugitzeko prest!
Oso zaila da arlo honetan ere euskara hutsean dagoen lanik topatzea.
Hauxe aurkitu dut eta ea gustoko duzuen.