2016-04-22

Zinea euskaraz

Web orrialde hau topatu dut zineari buruz. Bertan euskal zinemari ematen zaio lehentasuna eta gero badira beste hizkuntzetan dauden filmei buruzko kritikak e.a.
Literaturari bezala zineari bere lekua emateko loturatxo hau doatzue.


zinea.eus bilaketarekin bat datozen irudiak

2016-04-19

Txanelak eta Xixupikak sarean

Askotan adierazi dut zein garrantzitsua iruditzen zaidan ikasketa prozesurako musika baliabide bezala erabiltzea, ez bakarrik musika bera ikasteko, hizkuntza, ingurunea, matematika e.a guztiak ikasteko ere. Euskal Herriko mendiak "Altzaporru" kantuan eta dantzan ikastea bezalakorik ez dago!
Gaurkoan, bi baliabide dakartzat hona; batetik Txanelako liburuak sarean eta bestetik Xixupika 1, 2 eta 3.
Lehenengoa, Txanelako liburuak alegia, Musika Gela PDI blogean aurkitu ditut; Xixupikak Bizkaiko Xirula Mirula blogean daude. Hona hemen loturak:




2016-04-12

Ikasiz ikasi

Ikasiz ikasi baliabideetan trasteatzen aurkitu dudan blog bat da. Ez da guztia euskaraz baina hirugarren ziklorako inguruneko gaia lantzeko prezi interesgarriak ditu eta inklusioari buruzko liburuak, bideoak, ipuinak...


IKASIZ IKASI bilaketarekin bat datozen irudiak

2016-04-11

Beste baliabide bat ulermena lantzeko

Ulermena lantzeko balio du eta bide batez komikiak egiten ikasten hasiko gara. Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. zikloetan eta baita gurera datozen ikasle erdaldunentzat egokia.

Ulermena marrazkien bidez

Ulermena lantzeko baliabide erraza

Hizkuntza arloan baliabide erraz bat 1.zikloko amaierarako edo 2.zikloko hasierarako.
http://zipilagun.blogspot.com.es/2011/01/ulermena-lantzen-testu-laburrak.html