2010-12-08

Imanol Urbieta

Aurtengo Argizaiola saria Durangoko Azokan Imanol Urbietarentzat izan da. Bizkaiko Xirula Mirula Musika Eskola bere metodo eta materialetan oinarrituta hasi zen martxan eta oraindik ere horrela jarraitzen dugu. Eskertzekoa da bere garaian, eskola sortu genuenean nolako laguntza eman ziguten eta batez ere garrantzitsuena, zelan animatu gintuzten askatasun osoz den dena erabiltzera. Hogei urte inguru pasatu dira eta oraindik ere hor jarraitzen dugu, euskaraz eta jolasaren bidez musika irakasten.


Imanol Urbieta protagonista nagusia, Durangoko Azokaren hasieran - EiTB Kultura Programak

Imanol Urbietaren blogean sartu. klik

2010-09-24

ingurunean ahozkotasuna nola landu I

Ingurunean ahozko jarduerak burutzeko lan bat egiten ari gara eta horretarako bi lotura hauek Aranoren proiektutik abiatzeko.Lhko curriculum berria ingurunearen ezagutzari dagokionez
eta Esperientziak ahozkotasunaren inguruan

2010-09-15

Zientziaberri berria eta matematika txikiak


Ni azken aldian ahozko hizkuntzarekin jo ta ke ibiltzeak ez du esan nahi mate eta zientziak ahazten ditudanik.
Baliabide interesgarrien artean hor aurkitu nuen zientzietarako ZIENTZIABERRI. Hemen duzue beraien helbide berria eta bide batez beste lotura interesgarri bat jartzen dizuet, kasu honetan matematikak lehen hezkuntzan lantzeko. Santurtziko irakasle baten lan hau interesgarria iruditu zait bereziki buruketei dagokionez: Buruketak ahoz eta idatziz.  Aurkitutako ia guztia erderaz izan arren bada material bat, lan-kuadernoak izenekoa, eta berau euskaraz dago. Sakatu MATEMATIKAKO LAN KUADERNOAK eta hor aurkituko dituzue matematikarako zenbait baliabide. Sarrera erderaz dago baina eskuinaldeako baliabide asko eta asko euskaraz daude eta merezi du erabiltzeak.
Mila esker ZIENTZIABERRI-ko Pilarreri eta baita bide batez Santurtziko Berritzeguneko Txerrari.
Eta beste inork zerbait gehiago badu, abisauuu!

2010-06-14

Honek honek

Zotz egiteko kanta bezala, hatzamarrekin jolasteko kanta, taupada barneratzeko kantua eta euskal ahozko tradiziotik gure umeei erakusteko beste kantu bat dugu "Honek honek". Mila esker Itsaso Arrieta.

2010-06-13

2010-05-26

Hiztegi apropos bat



Haur Hezkuntzako Itzik lotura hau bidali zidan duela gutxi eta sarrera bat egitea interesgarri iruditu zait. Euskaldun berri-berrientzako lanabes polita dela uste dut. Bestalde guk geuk ere gure herrira etortzen direnen hizkuntzan berba egiten saiatzea haientzat pixka batean etxean egotea bezala da ezta?
AISA HIZTEGIAREKIN ERRAZAGOA DA 

Hala Dzipo

Euskara eta musika uztartzen duen talde honen iruzkin bat jartzea beharrezkoa iruditu zait oso lan ederra egiten ari direlako Barakaldoko San Bizente auzoan.
Orain dela gutxi argitarapen txukun bat egin dute euskal musika tresnen ingurukoa. Material horrekin euskal musika tresnak ezagutzeaz gain ondo pasatuko duzue.
Segi horrela Hala Dzipo!

2010-05-07

Heziketa fisikoarekin jarraituz

Heziketa fisikoa eta psikomotrizitatearekin jarraituz interesgarria iruditzen zait Gorputz heziketako informazioa jasotzen duen orri hau jasotzea bai irakasleentzat eta baita kirolariak garenontzat.
Eta eztabaidarako gaia taularatu nahi nuke. Konpetizioa bai ala ez? Konpetitibitatea bai ala ez? Zer uste duzue zuek?

2010-05-03

Euskal dantzak gorputz hezkuntzan


http://euskaldantzakgh.blogspot.com/
Psikomotrizitatea eta gorputz hezkuntza oso garrantzitsuak dira gure umeentzat eta gainera umeak zeharo motibatuta egoten dira jolaserako eta dantzarako. Beti mugitzeko prest!
Oso zaila da arlo honetan ere euskara hutsean dagoen lanik topatzea.
Hauxe aurkitu dut eta ea gustoko duzuen.

2010-04-28

Ahozkotasuna lantzeko wikia

Eskolako Rakelek bidali zidan wiki honen helbidea eta oso ondo dago ahozkotasuna lantzeko.
aittu1.wikispaces.com
Badoaz gauzak agertzen apurka apurka.
Norbaitek interesgarria den zerbait aurkitzen badu, pasatu ok?

2010-04-23

Eskolako Wikia

Gure eskolan Inmak wikiak egin ditu irakasle eta ikaslegoarentzako baliabideak jaso eta ordenatuz. Oso tresna baliagarria da arlo guztietarako tresnak jasotzen ditu eta.
Hemen duzue lehenengo ziklorako egindakoa , baina badaude haur hezkuntza, bigarren zikloa eta hirugarren ziklorako ere.  Hau eta gehiago ere irakasleontzat lana errazagoa izan dadin.
Inma! Ez dut zure beste argazkirik aurkitu baina honetan oooso ondo atera zara.


2010-04-22

Teknopolis

Bideoen bila nabil beti euskaraz inguruneko gaiak eman ahal izateko eta sakontzeko. Uraren erabilpena dela eta bideo bat aurkitu nuen teknopolisen. Hona hemen Teknopolisen lotura, ederto daude.

2010-04-15

Euskara lantzeko baliabideak. Ahozkotasuna



Eskolako lanean ahozko hizkuntza idatzizkoa bezain garrantzitsua dela ohartuta, ahozkotasuna lantzeko baliabideak jartzea egoki iruditu zait.
http://www.euskaljakintza.com/ eta http://www.ahozkotasuna.blogspot.com/ ditugu hainbat iharduera egiteko tresna egokiak. Bereziki begiratu http://www.ahozkotasuna.blogspot.com/ eko ariketak.

2010-03-26

Ahokorapiloak



Ahokorapiloak eta esaerak hizkuntzarekin jolasteko.
Oporrak gozatu!

2010-03-09

ZIENTZIABERRI

ZIENTZIABERRI zientziaren inguruko bloga da. baliabide batzuk euskaraz daude eta bloga bera ere euskaraz dago. Adi familiok zientzien udalekuei buruzko atalari.

BURUKETAK


Buruketa bilduma bat gure eskolako Inmak pasatu didana.
Zer iruditzen zaizue calameorekin egin ahal dena?

2010-03-08

ENERGIA



Dokumentu hau inguruneko ENERGIA gaiaren egokitzapen bat da azterketa eta guzti. Oso gai zaila egiten zaie bai materia zein energia kontzeptu zabalegiak direlako. Horregaitik egokitzapen hau behar duenarentzat.

2010-03-05

Ipuinak


Bada sarean ipuin banku bat hezkuntzan baliagarri zaiguna. Antzerkia eta ipuinak euskaraz landu nahi ezkero oso ondo dago.
Ipuinen egitura lantzeko, ulermena, deklamazioa,...eta ondo ondo pasatzeko noski! Baliabide ederra.

2010-02-25

Euskara eta IKTak uztartzen



Ahozko adierazpena lantzeko orduan askotan grabagailu digitala erabiltzen dugu. Ondorengo pausua umeen lanak blogetan jartzea izaten da eta blogetara igotzeko saiakera horretan aurkitu dut Eskolatik e-plazara.

2010-02-04

Arranoa



Isabel, arranoei buruzko lana egin behar duzunez hona hemen zuretzako gauzatxo bat.

Arranoa da Falconiformes ordenako zenbait hegazti harrapariri ematen zaien izen generikoa.

2010-02-01

Uraren zikloa

Ingurunean uraren zikloa lantzeko garaian erabiltzeko bideoa. Gainera gertu gertu ditugun araztegiak agertzen dira.

2010-01-29

Euskarazko Produktuen Katalogoa






Euskarazko Produktuen Katalogoan aurkituko dituzue seme-alabentzako behar duzuen guztia. Berriztuz joan ahala abisatzen zaituzte nahi ezkero. http://www.katalogoa.org/buletina

2010-01-14

Pirritx eta Porrotx



www.katxiporreta.com
Pirritx eta Porrotx pailazoen lekua da interneten.
Aniztasuna eta euskara norbaitek uztartzen badu haiek dira.

2010-01-12

HIPIWIKI

Hainbat baliabide aurkitu ditut euskara ikasteko wiki honetan eta tartean Dokuteka interesgarria iruditu zait bideoak eta hauen transkripzioak agertzen direlako.
www.hipiwiki.wikispaces.com/Baliabideak+EUS
Leioako Berritzeguneari zorionak eta mila esker!

Ah! Urte barri on denoi!