2012-02-17

Mapagunea

Mapagunean aurkituko dituzu nahibeste mapa, euskaraz eta Euskal Herrikoak ere. Aurkibidetik mapak zabaltzeko zailtasunak ditut eta bilatzailean izenburua jarrita zabaltzea lortu dut.
hortaz, satu mapagunea.com-en eta bilatzailean idatzi nahi duzuna. Aurkibideak bertan dituzun kuadroetan zabaltzen dira. Klik egin Euskal Herrian eta ikusiko duzue zenbat dauden.

                                                    

2012-02-09

Peiorentzat Euskal Herriko mapak

Peio 5. mailan dago eta Euskal Herria ikasten ari da. Pixkat laguntzeko hona hemen slideshare hau. Ea balio zaion kasketan ibaiak eta mendiak sartzeko.



2012-02-08

Txisteak kontatzen

Ahozko adierazpenarekin jarraituz, ondo egoten da ikasleei noizean behi txisteren bat edo beste kontatzea eta txisteak kontatzeko ohitura ona hartzea.
                                                    Euskararen Donostiako txisteak

                                                   

Behin hortara jarrita, hona hemen Antzuolako neska batek kontatutako txiste bat.

 
Begia galduko dut?

Aurreko txistea Bergarako udalak sarean jarrita duen "Txisteak kontatzeko gida eta txiste sorta" izeneko dokumentu batetan aurkitu dut. Bertan txisteak ondo kontatzen ikasteko baliabideak ematen ditu eta zenbait txiste ere. Dokumentu polita iruditu zait Calameo baten jartzeko.

elkarezagutzen blog-a eta haur hezkuntza

Deustuko Ikastolako HH-ko lau urteko geletan blog-ean jartzen dituzte haien proiektuetako zenbait lan.
Haur hezkuntzan lan egiten duzuenontzat interesgarri izango direlakoan, hona hemen lotura:
                                                  
                                                            elkarezagutzen   

2012-02-06

Asmakizunak

Haur hezkuntzarako asmakizunak behar dituztela eta lotura honetan ea zerbait aurkitzen duzuen.

                                                                                Asmakilo

Badago Pirritx eta Porrotxen abesti bat oso polita umeek bere igarkizunak egin ditzaten eta bide batez bertsolaritzan trebatu. "Ezetz igarri" du izena. Irrien lagunak CD-an dago eta hitzak J.Sarrionaindiarenak dira. Nik umeekin lehenengo zatia berdin abesten dut eta asmakizuna bapatean asmatzen dut. Hasieran kostatzen da eta pixkat"txurroak" ateratzen dira baina pixkat praktikatu ezkero umeek berehala ateratzen dituzte asmakizun onak. Bestela ere barre mordoa egiten dugu txurroen kontura.  Kontua hizkuntzarekin jolastea da ezta?