2012-06-29

Operazioen ordena ikasteko seigarren mailan

Bideo hau aurkitu dut operazio matematikoen ordena irakasteko



Eta orain bai, banoa oporretan!

2012-06-08

Idazmakina zaharrarekin egin dezakeguna


Bada Imanol Urbietaren "Idazmakina zaharra" izeneko kanta eta umeekin erabili nuen Anderssonen piezarekin egiten den bezala idazmakina perkusio musika tresna bezala erabiltzeko. Nire idazmakina ez zen bideokoa bezain zaharra eta soinua ere 80.hamarkadako idazmakinarena zen. Hala ere, primeran pasatu genuen.
Hona hemen Anderssonen pieza ikusi eta entzuteko eta Imanolen kantuaren hitzak.



Idazmakina zaharra


Aitatxoren gelan tiki taka tiki taka
igande goizetan tiki taka ring zun.
Hatzak bizi bizi tiki taka mugi mugi
hizki bat lerro bi hiru lau bost sei orri.

Tik tiki tiki tak hauxe da musika
hainbat orduetan besterik ez daukat.

Tiki taka tiki taka tiki taka tiki tak
tiki taka tiki taka tiki tiki tak (bis)

* Abestia topatzeko Axelko gidaliburuan daude partitura eta hitzak.