2009-04-01

autismoa

Autismoa
View more presentations from oia.

Autismoari buruz informazioa ematen digun aurkezpen txiki honek guraso zein ohiko geletako irakasleentzat interesgarri izan daiteke.

Lehen autismo-agerpenak hiru urte bete baino lehen hasten dira beti, baina
lehen urtearen aurretik ez dira oso nabarmenak izaten. Honakoak dira autismo-arazodun
haurrengan ikusten diren ezaugarririk nagusienak: oso pasiboak izaten
dira, ez dute ingurunearekiko inolako harremanik garatzen eta inguruan dituzten
pertsonenganako eta gauzetarako sentiberatasun txikia agertzen dute. Hori dela eta,
zenbaitetan gurasoek semea edo alaba gorra dela pentsatzen dute, esaten dizkioten
soinuei eta hitzei ez baitie erantzuten.
Haur horien defizitak ez dira lengoaiaren ohiko garapen-jarraipidearekiko
atzerapenak edo desbideratzeak, lengoaia garatzen hasi baino lehenagoko
oinarrizko komunikazio-trebetasunen alterazio larriak baizik. Kasu horietan hitzezkoa
ez den komunikazioaren alderdi zabalagoek egiten dute huts, hala nola,
komunikatzeko asmorik ezak, interesen bat besteei adierazteko gaitasunak eta
gizarte-ingurunea eta inguruan dituztenen interesak, nahiak eta emozioak ulertzeko
zailtasunak. Alderdi horiek guztiak, komunikazio-estrategia goiztiarrak eta hitzezko
lengoaia garatzen hasi aurrekoak direnak, haur-garapenaren hasiera-hasieratik
daude alteratuta.