Mostrando entradas con la etiqueta Ingurunea. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Ingurunea. Mostrar todas las entradas

2022-05-23

Udaberriarekin batera irudi ederrak loratzen

 Udaberriarekin batera interneten irudi ederrak loratzen ari zaigu.

Euskaraz zientziari buruz Elhuyar-ek ematen dizkigun baliabideak asko eta anitzak dira. Gaurkoan udaberriaz mintzo zaigu. Zenbat aldiz hitz egin dugu eskolan udaberriaz HHtik DBHra?

Urtaroak irakasten zaudetenontzat.



2021-10-27

Berriaren ikasgela

 


BERRIAREN IKASGELA

Berriaren ikasgelan egunean eguneko berriak ikasleei egokitutako formatoan. Hamabi urtetik gorakoentzat egokien ikusten den arren, nik LHn egonda guretzat ere erabilgarri ikusten dut. 

Gozatu! 

2021-05-06

Landareen ugalketa sexuala.

 LOREAK ETA POLINIZAZIOA



Zientzietan maila guztietarako sarrera gisa erabili daiteken bideoa dugu hau. 

2020-11-09

 

LANDAREEN UGALKETA

Landareen ugalketa ikasteko bideo polit bat youtubeko kanal honetan, NATURATEKA.



LANDAREEN UGALKETA

2020-11-06

Zientzia kaiera

 Zientzia kaiera euskaraz zientzia dibulgaziorako EHUk sortutako aldizkari digitala da. Batez ere DBHko ikasleei bideratuta edo nagusiagoentzat ere, batzuetan gure ikasleak informazio bila dabiltzatenean baliagarri izan daitekeela iruditu zait.

ZIENTZIA KAIERA 






2018-03-01

Lizarra Ikastolako kontuk

lizarra ikastola bilaketarekin bat datozen irudiak

Lizarra Ikastolako baliabide honekin natortzue. Ez ditut gai guztiak begiratu baina lehena "Aurrehistoria Euskal Herrian"" oso ondo dagoela iruditu zait eta gizarte zientzietan agertzen denean erabiltzeko primerakoa. Izatez irakurketa eta ulermena lantzeko testuak galdetegiak dira, egokiak 3.ziklorako, baina beste gai batzuetarako baliagarriak ere. On egin eta asko ikasi!


lizarra bilaketarekin bat datozen irudiak

2016-11-30

Erliebeak

erliebe mapa jolasteko

Goiko loturari sakatuz gero, 3.zikloko ikasleek mendikateekin jolastuko zarete. Mapa hauetatik batzuk euskaraz daude, batzuk zazpi probintziak hartzen dituzte bere baitan eta beste batzuk EAE besterik ez. Trasteatu eta ea behar duzuena aurkitzen duzuen!

symbaloo mapak

Hemen mapa gehiago aurkituko dituzue.



Resultado de imagen de pirinioak

2016-11-28

Ez elikatu munstroa!





Ingurunea zaindu dezagun! Ez elikatu munstroa!

2016-11-25

6.A mailako ikasleen maketak. Ekosistemak

Deustuko ikastolako 6.A mailakoek ekosistemen maketak egin dituzte taldeka. Ekosistemen ezaugarriak eta elikadura kateak aztertu dituzte. Gainera ekosistemak babesteko egin daitekeena ere aztertu dute. Hona hemen emaitza.

2016-10-20

2. ziklorako blog interesgarri bat

langaitzlh3 sakatuz geo blog interesgarri bat topatuko duzue 2.zikloko baliabideekin. Jakintzua zara? jokuak lagunduko dizu inguruko gaiak  jolasean errepasatzen. Ondo pasa!
Egile berberak ditu herensugea eta langaitzlh4

Resultado de imagen de langaitz bloga

2016-05-05

El Pobaleko burdinola

El Pobaleko burdinola bisitatu genuen atzo 5. mailako ikasleekin eta iruditu zait iruzkintxo bat merezi duela bisitaldiak. Biztanleria eta lanbideak gaia lantzen ari gara eta bertan ikusitako eta entzundakoa oso interesgarria izan da bertatik bertara garai bateko ofizioak ezagutu eta energia berriztagarrien erabilera bide batez praktikan ikusteko. Nagusiontzako ere oso egokia! Primeran pasa genuen eta asko ikasi genuen.









2016-04-12

Ikasiz ikasi

Ikasiz ikasi baliabideetan trasteatzen aurkitu dudan blog bat da. Ez da guztia euskaraz baina hirugarren ziklorako inguruneko gaia lantzeko prezi interesgarriak ditu eta inklusioari buruzko liburuak, bideoak, ipuinak...


IKASIZ IKASI bilaketarekin bat datozen irudiak

2015-11-18

Ingurunerako bideo gehiago

Hona hemen ingurune gairako euskaraz aurkitu ditudan bideoak.

ARNAS APARATUA



ZIRKULAZIO APARATUA



NERBIO SISTEMA

2015-06-19

Baliabide gehiago ikasturtea amaitzeko

lhbaliabideakeuskaraz loturan hainbat baliabide aurkitu ditut euskaraz blogaren izenak dioen bezala.
Ordenean eta gaika erabilgarria iruditu zait lanerako. Oporretara goaz baina bueltan berriro ere eskura izan ditzagun, hortxe baliabide gehiago euskaraz!

2014-11-11

Ingurumena zaintzen

CEIDA-tik ekarritako ipuin honetan ingurumena zaintzearen garrantziaz hitz egiten digu J. Muguruzak eta bide batez, nik slideshare-etik p.point bat blogera nola ekarri praktikatzen dut. Ea gustuko duzuen.

2014-10-31

Digestioa eta autobus magikoa



Digestioa marrazki bizidunetan. Lehen partea da, hurrengoa bertan zabaldu ondoren agertuko zaizue.

2014-10-22

Teknopolis erreportaiak

Gure nagusientzako baliabide interesgarria da Teknopolis erreportaiak lotura hau. Bertan zientziaren ikuspuntutik aztertzen dira gaur eguneko gaiak, adibidez, ebolarena. Beste batzuk inguruko gaiak irudi ederrekin aberasten lagunduko digute, marmokena kasu.teknopolis.elhuyar.org/erreportaiak

2014-03-24

Herriak eta hiriak konparatzen

3. Mailan, herriak eta hiriak ikasten ari garen honetan, ondo dago konparatzeko irudiak ikustea.
Hemen ditugu bi irudi. Batean hiri bat ageri da, New York, eta bestean herri bat, Urbisu.
Zein da herria eta zein hiria? Zertan dira desberdin? Zelakoa izango da pertsona baten bizitza batean ala bestean? Istorio bat asmatu, pertsonaia bat asmatu eta batean zein bestean nolakoa izango da bere eguna...guztiz desberdinak ezta?





2014-03-14

Kostaldea nola eraldatu den turismoaren eraginez

3. mailakoak "Pertsonak eta paisaiak" gaia ikasten ari dira inguruneko gaian.
Turismoaren eraginez kostaldeko paisaia asko aldatu da. Hori argi eta garbi ikusten da Levante-ko hondartzaren argazki hauetan. Begira, begira!



Pasadan mendeko 20. hamarkadako argazkia da.

 
Gaur egun ordea...

2013-11-12

Zentzumenak

Zentzumenak lantzen ari gara eta laguntzeko ZENTZUMENAK sakatu ezkero, lapecerako hontzaren azalpen eta ariketak topatuko dituzu. Helburua hitzaldia prestatzea da (gogoratu ahozko azalpenaren egitura). Animo eta ekin lanari!