Aniztasuna euskaraz umeekin lan egiterakoan aurkitu dudan hutsune bati erantzuna eman nahi dio. Erdaraz hainbat baliabide eta material daukagu baina ez horrenbeste euskaraz. Batzuetan ez dugu jakiten non aurkitu material hau. Horretarako da blog-a, aniztasuna eta euskara uztartzeko, erabiltzen ditugun materialak sartu eta sortzen ditugunak zabaltzeko.
2016-05-05
El Pobaleko burdinola
El Pobaleko burdinola bisitatu genuen atzo 5. mailako ikasleekin eta iruditu zait iruzkintxo bat merezi duela bisitaldiak. Biztanleria eta lanbideak gaia lantzen ari gara eta bertan ikusitako eta entzundakoa oso interesgarria izan da bertatik bertara garai bateko ofizioak ezagutu eta energia berriztagarrien erabilera bide batez praktikan ikusteko. Nagusiontzako ere oso egokia! Primeran pasa genuen eta asko ikasi genuen.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Mila esker idazteagaitik