2013-12-25

Medula bat, bizitzak bi





Egun baten lasai zoaz lanetik etxera eta berriak bortizki kolpatzen zaitu: "leuzemia dauka". 
Ez da erraza honelako berri bat asimilatzea, ez gaixoarentzat ez eta ingurukoontzat ere. 
Dokumental honetan adierazten duten bezalaxe gertatzen da. 
Orduan ez genekien etxean trasplante baten beharra izango genuenik.

Gaurkoan, ikusten duzuenez, ez natorkizue hezkuntzako gaiekin, ez behintzat zuzenean nire lanarekin zerikusia duen ezerekin. Ez dut halakorik euskaraz aurkitzeko modurik izan eta hori dela eta orain arte sarrera danak euskaraz izatearen ohitura apurtzera noa behingoz bada ere. Sorry


Uste dut leuzemia duten pertsonen familiartekooi dagokigula neurri batean medula trasplanteak zer diren azaltzea eta jendea animatzea emaile izaten. 

Ez da gauza handia eskatzen dena ezta txikia ere; biak aldi berean askotan gertatzen den bezala. Behin erabakia hartu eta gero, deitzen bazaituzte ere, prozedura ez da odol ateratze soil bat bezain erraza. 
Zientziari esker lortutako mirari txiki bat da baina konpromezu bat ere eskatzen du; presaka eta lasterka bizi garen garai hauetan gelditzea, irakurtzea eta ausnartzea erabaki aurretik. Emaile konpatiblea zarela? 500 kasutik batean gertatzen den egoera horretan, denbora ere eskatzen du makina baten ordu batzuk eserita egoteko odola irten eta makina baten sartzen den bitartean, eta makinatik irten eta zure gorputzean berriro sartu, bidean utzi dituzun ama zelulak faltan hartuko ez dituzunaren zihurtasunarekin.

Holakoxea da laburbilduta, luzeago ikusteko bideoa duzue. 
Agur eta ondo pasa neguko oporrak!  

2013-11-12

Zentzumenak

Zentzumenak lantzen ari gara eta laguntzeko ZENTZUMENAK sakatu ezkero, lapecerako hontzaren azalpen eta ariketak topatuko dituzu. Helburua hitzaldia prestatzea da (gogoratu ahozko azalpenaren egitura). Animo eta ekin lanari!

2013-11-06

Aittu ipuinek helbidea aldatu dute

Aittu-ko ipuinek helbidea aldatu dute. Loturen atalean ikusten duzuenez, jada ez da aittu.com baizik eta aittu.net. Ipuin gehiago ditu orain gainera!

Mila esker Pako abisua pasatzeagatik

2013-11-05

Pertzepzioa, zientzia eta hezkuntza


Atzo Euskalduna Jauregian Dr.Beau Lottoren hitzaldia entzun eta ikusteko aukera izan genuen.

Zientzilari, teknologian aditu, enpresari hoien guztien artean pixkat arraroa zen nire burua bertan ikustea baina interesgarria iruditu zitzaidan hezkuntza sistemari buruz esan zituenak. Zientzian bokazio falta dagoela eta gazteak zientziara urbiltzeko zer egin galdetu zioten. Erantzuna, gure hezkuntza sisteman umea jakintzak almazenatzera bideratu beharrean, umea galderak egitera bideratu behar dugula. 



Dr. Beau Lotto, pertzepzioaren ikerketan aditua den neuro-zientzialari ospetsua da. Lottolab-en sortzailea da, Londres-eko Zientzien Museoankokatuta dagoen arte estudio eta zientzia laborategi baten nahasketa, non beste ikertzaile eta artistekin lan egiten duen. Bere ikerketekin, pertsonak haien inguruari buruz duten perzeptzioa eraldatzeko estimulatzen ditu. 


Umeak erleen pertzepzioari buruzko esperimentua egiten.

2013-11-04

ARCO biderketarako giltzak

Biderketa taulak ikasteko ARCOren plastikozko giltzak erabili ditut asteburu honetan. Biderkatzeko taulekin zailtasunak dituztenentzat oso aproposak dira. adrada.es sakatu eta informazio gehiago eskuratu ahal izango duzue.

Giltza bakoitzean taula bat ikasten da eta atzekaldean zuzentzailea dago. Soka bat dago giltzaren goikaldeko muturrean eta biderketak egin ahala soka gurutzatzen doa atzekaldean marrazki bat eginez. Marrazki hori giltzak atzekaldean erliebean duen marrazkiarekin bat badator tabla ondo eginda dagoelako da.

Batuketa tablak ere badaude.



2013-10-17

ZELAN SORTZEN DIRA PUZKERRAK

Pasadan ikasturtean sortu zen galdera HH-n. Nola sortzen dira puzkerrak?
Gaur puzkerrak ez ezik, gure gorputzak sortzen dituen beste hainbat eta hainbat soinuren nondik norakoak ezagutzeko aukera dugu entzun-gorputzaren-musika klikatuta. Irakasle iaioen lana da gero ume txikiei guzti hau ondo azaltzea. Lotu daiteke "Mila musika ditut" abestiarekin.

ALTZA HERRI IKASTETXEKO PT BLOGA

Altza Herri Ikastetxeko laguntza gelako blogean baliabide asko dago, tartean berak sortutako slideshare kuaderno txiki batzuk hizkuntzako ariketekin, Jclic ariketak, inguruneko bideoak,...
margarigela du izena

2013-10-16

TOMATEKA

Deustuko Ikastolako bibliotekako bloga da Tomateka. Hor ikus dezakezue Nebak egiten duen lanaren emaitza oparoa. Behar bada egongo da norbait biblioteka bat antolatu behar duena (Edurneee!) eta Tomatekak pistak emango dizkio lanean aurrera egiteko.

 

2013-10-03

Irakasleontzako

Zalantzak argitzeko BERRIAREN ESTILO LIBURUA erabiltzeko aukera dugu sarean.
Idazle gaztetxoei lagundu nahi diegunean eta nola ez dakigunean hor baliabide praktiko bat.

2013-09-30

LANDAREAK

Landareen gaia ikasteko baliabide interesgarria bai 2. zein 3. zikloan.

LANDAREAK



Badira inguruneko beste gai piiilo bat lapecerako hontzak azaldu eta gero gure adi egoteko gaitasuna frogan jarriko dizkigunak. Adi entzun eta irakurri behar da!

2013-09-18

aittu1-ekin arazo txiki bat zuzentzen

"aittu1 ipuinak" eskuinaldean dituzuen loturen artean agertzen den erabilienetariko bat da. nik neuk askotan erabiltzen dut entzunezkoaren ulermena lantzeko.
Gaur, bertan agertzen den web orrian sakatzean japonesez dagoen beste orrialde bat zabaldu zait. Wikira itzuli eta bertan behekaldean urdinez IPUINAK jartzen duen loturan klikatu dut eta, hor ipuinak berriro!
Ipuin guztiak VIMEO bilduma baten daude eta hemen jartzen dut lotura eskura izan dezagun

 

2013-09-16

2.zikloan irakurketaren ulermena


Duela urte batzuk hasi zirela eskoletan ebaluazio diagnostikoa egiten eta lotura honetan agertzen diren ulermen ariketak ebaluazio horretan erabili ziren.
Horrelako eta bidean dauden kanpoko beste ebaluazio batzuen erabilera zalantzatan jartzekoak iruditzen zaizkidan arren, ariketak (ebaluazio batetik kanpo) erabiltzeko baliabide bezala ez zaizkit horren txarto iruditzen.
Hemen dituzue eskura:

baliabideak/HGEP/irakurria


Bide batez hor doakizue Nafarroako gobernuaren hezkuntza orrialdea, euskaraz noski. Bertan aurkitu dut euskararen ikas-prozesuan laguntzeko EIBZ  Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa.

2013-09-04

Oporrak joan dira



Oporrak joan dira (snig) eta ikasturte berria dugu estrenatzeko.
Blog hau hasi nuenetik urtero zenbait baliabide sartzen joan naiz eta aurten ere horrela jarraitu nahi nuke.
Irakurle zaren horrek, zerbait interesgarri aurkitzen baduzu, eskertuko nizuke komentarioetan jartzea horrela bloga hobetzen joateko. Hori bai, baliabideak euskaraz izan behar dira.

2013-06-28

Haur hezkuntzarako bat eta agur

Tira ba, iritsi da ikasturte amaiera eta hona nire azken sarrera.
Haur hezkuntzakoentzat aurkitu berri dudan blog hau, grafomotrizitatea bilatzen zerbait gehiago topatu dudala  iruditu zait.
Gozatu oporrak!

2013-06-19

Tonucci gurean


Donostiako jardunaldietan emandako hitzaldia.

2013-06-13

5000 hiztegi digitala

Berria egunkarian agertu zen notizia:


'5000 Hiztegia'-ren bertsio digitala Interneten da jada

 30. urteurrena ospatzen duen urtean, 5000 Hiztegia eguneratu eta digitalizatu egin dute. Hainbat hitz, sinonimo eta antonimo gehitu dituzte hiztegian, eta, gainera, bertsio digitala sarean erabilgarri dago jada. 90.562 hitz jasotzen ditu hiztegiak. Berritasunen artean, hiztegia entzuteko aukera dago, EHUko Aholab sistemaren bitartez. Euskarazko eta gaztelaniazko bilaketak egiteko aukera ematen du.


Pozez hartu dut guretzat hain baliabide erabilgarria izan daitekena. 


Jope aita Patxi! Ze dotore!

2013-05-28

FORVO

Pasadan ikasturtean Greziatik etorri zitzaigun ikasle bat Haur Hezkuntzara. Zoratu beharrean ibili nintzen, presaka, beragaz berba egiteko hitzen bila. Egun hoietan FORVO ezagutu izan banu bestelakoak izango ziren gauzak. Hasierako egunak bederen ez ziren horren gogorrak izango bere hizkuntzan hiz lasaigarriren bat esan ahal izan bagenio.
FORVOk hizkuntza desberdinetan hitzak nola ahoskatzen diren erakusten digu eta honek etorkinekin lan egiteko adibidez tresna baliagarri bat eskeintzen digu. Haientzat ere gure hizkuntzan dauden hitzak ezagutu eta ahoskatzeko baliabide bat ematen diela uste dut.