2020-11-16

11-kantatzeko proiektua. Irakurketari laguntzatxo bat

 


Irakurri ditzazkegu kantak eta ipuinak,eta kasu honetan ipuinak kantuan. 

11-kantatzeko-proiektua

Beste baliabide askoren artean aurkitu dudan pitxi hau hitzketa.eus atarian.

Bertan aurkitu ahal dituzue kalitatezko literatura eta musikako baliabideak euskaraz.

Gozatu!



2020-11-09

 

LANDAREEN UGALKETA

Landareen ugalketa ikasteko bideo polit bat youtubeko kanal honetan, NATURATEKA.



LANDAREEN UGALKETA

2020-11-06

Zientzia kaiera

 Zientzia kaiera euskaraz zientzia dibulgaziorako EHUk sortutako aldizkari digitala da. Batez ere DBHko ikasleei bideratuta edo nagusiagoentzat ere, batzuetan gure ikasleak informazio bila dabiltzatenean baliagarri izan daitekeela iruditu zait.

ZIENTZIA KAIERA 






2020-09-07

Ahozkotasuna

 Garai zailak dira eskolarako eta bereziki euskararen erabilpenerako; horregatik inoiz baino gehiago irudimenari eragin behar diogu ikasturtea aurrera eramateko. 

Coronavirusa dela eta etxean geratu behar izan ginenean martxan jarri ziren zenbait laguntza dinamika euskara ume guztiengana helarazteko. Niri bi mutikorekin bideodeiak egitea egokitu zitzaidan haiekin berba egiteko astean bitan eta ordu erdiz. Horretarako, aisialdi talde batek bidalitako materiala artean, ezagutu nuen Ahozkotasuna bloga. Aspaldi argitaratzen ez badu ere baliabide ona da eta jolas batzuk proposatzen ditu egun bizi dugun egoeran baliagarri izan daitezkeenak.

AHOZKOTASUNA





2020-01-22

Euskaraz jolasten

hizkuntzarekinjolasean.asmoz.org euskararekin eta euskaraz jolasteko sortu duten baliabide bat da. Unitate didaktikoak 3.ziklorako bideratuta egon arren DBHrako eta 2.ziklorako zenbait kasutan ere erabili daitezke.

  hizkuntzarekin jolastu bilaketarekin bat datozen irudiak