2020-09-07

Ahozkotasuna

 Garai zailak dira eskolarako eta bereziki euskararen erabilpenerako; horregatik inoiz baino gehiago irudimenari eragin behar diogu ikasturtea aurrera eramateko. 

Coronavirusa dela eta etxean geratu behar izan ginenean martxan jarri ziren zenbait laguntza dinamika euskara ume guztiengana helarazteko. Niri bi mutikorekin bideodeiak egitea egokitu zitzaidan haiekin berba egiteko astean bitan eta ordu erdiz. Horretarako, aisialdi talde batek bidalitako materiala artean, ezagutu nuen Ahozkotasuna bloga. Aspaldi argitaratzen ez badu ere baliabide ona da eta jolas batzuk proposatzen ditu egun bizi dugun egoeran baliagarri izan daitezkeenak.

AHOZKOTASUNA





No hay comentarios:

Publicar un comentario

Mila esker idazteagaitik