Aniztasuna euskaraz umeekin lan egiterakoan aurkitu dudan hutsune bati erantzuna eman nahi dio. Erdaraz hainbat baliabide eta material daukagu baina ez horrenbeste euskaraz. Batzuetan ez dugu jakiten non aurkitu material hau. Horretarako da blog-a, aniztasuna eta euskara uztartzeko, erabiltzen ditugun materialak sartu eta sortzen ditugunak zabaltzeko.
Mostrando entradas con la etiqueta etorkinekin lanean. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta etorkinekin lanean. Mostrar todas las entradas
2020-01-22
Euskaraz jolasten
hizkuntzarekinjolasean.asmoz.org euskararekin eta euskaraz jolasteko sortu duten baliabide bat da. Unitate didaktikoak 3.ziklorako bideratuta egon arren DBHrako eta 2.ziklorako zenbait kasutan ere erabili daitezke.

Etiquetas:
etorkinekin lanean,
euskaraz noski,
Guztiontzako eskola
2019-12-16
Irakurketa idazketa 1.mailan
Laguntza txiki bat zailtasunak dituztenentzat Katamotzen dagoen KATALEKTO-tik itzulita. Euskaraz 1.mailako zenbait fitxa daude.
2019-10-30
Inguruneko gaiak etorri berriekin
Eskolara etorritako ikasle berri batzuk goiko mailetara datoz eta material egokitua behar dute. Haientzat da material hau. Edukinen aldetik labur geratzen da batzuetan baina hizkuntza erraza eta laguntza bisuala interesgarriak dira bestela gainezka sentitu daitezken ikasle hauekin.

Etiquetas:
etorkinekin lanean,
euskaraz noski,
Guztiontzako eskola
2019-02-12
Hiztegia nagusitxoagoekin
Aurreko sarreran Hitziki jarri nuen euskal hiztegia txikienei urbiltzeko. Oraingo honetan nagusiagoentzat baina helburu berarekin euskalplay eguneroko bizimodua sakatuta aurkituko duzue.

Etiquetas:
etorkinekin lanean,
euskaraz noski,
irakurketa-idazketa
2019-01-17
onoff
Onoff-ek zenbait aplikazio sortu ditu euskaraz hiztegia indartzeko balio ditzaketenak. Ez dago aurrez-aurreko elkarrizketa ordezkatuko duenik, dohala aurretik; baina batzuetan, giza baliabiderik gabe egoten gara eskoletan eta holako laguntzak eskertzen dira.
2017-02-20
Aittu berrikuntzak
Aspaldi ez nuen Aittu! bideoipuinen orria bisitatzen. Berrikuntza batzuk dakartza eta eskolan askotan erabiltzen ditudanez, hona berriro lotura.

2016-04-11
Beste baliabide bat ulermena lantzeko
Ulermena lantzeko balio du eta bide batez komikiak egiten ikasten hasiko gara. Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. zikloetan eta baita gurera datozen ikasle erdaldunentzat egokia.
Ulermena marrazkien bidez
Ulermena marrazkien bidez
Etiquetas:
etorkinekin lanean,
euskaraz noski,
Guztiontzako eskola,
haur hezkuntza
Ulermena lantzeko baliabide erraza
Hizkuntza arloan baliabide erraz bat 1.zikloko amaierarako edo 2.zikloko hasierarako.
http://zipilagun.blogspot.com.es/2011/01/ulermena-lantzen-testu-laburrak.html
http://zipilagun.blogspot.com.es/2011/01/ulermena-lantzen-testu-laburrak.html
2013-09-18
aittu1-ekin arazo txiki bat zuzentzen
"aittu1 ipuinak" eskuinaldean dituzuen loturen artean agertzen den erabilienetariko bat da. nik neuk askotan erabiltzen dut entzunezkoaren ulermena lantzeko.
Gaur, bertan agertzen den web orrian sakatzean japonesez dagoen beste orrialde bat zabaldu zait. Wikira itzuli eta bertan behekaldean urdinez IPUINAK jartzen duen loturan klikatu dut eta, hor ipuinak berriro!
Ipuin guztiak VIMEO bilduma baten daude eta hemen jartzen dut lotura eskura izan dezagun
Gaur, bertan agertzen den web orrian sakatzean japonesez dagoen beste orrialde bat zabaldu zait. Wikira itzuli eta bertan behekaldean urdinez IPUINAK jartzen duen loturan klikatu dut eta, hor ipuinak berriro!
Ipuin guztiak VIMEO bilduma baten daude eta hemen jartzen dut lotura eskura izan dezagun
Etiquetas:
etorkinekin lanean,
euskaraz noski,
haur hezkuntza,
irakurketa-idazketa
2013-06-13
5000 hiztegi digitala
Berria egunkarian agertu zen notizia:
'5000 Hiztegia'-ren bertsio digitala Interneten da jada
30. urteurrena ospatzen duen urtean, 5000 Hiztegia eguneratu eta digitalizatu egin dute. Hainbat hitz, sinonimo eta antonimo gehitu dituzte hiztegian, eta, gainera, bertsio digitala sarean erabilgarri dago jada. 90.562 hitz jasotzen ditu hiztegiak. Berritasunen artean, hiztegia entzuteko aukera dago, EHUko Aholab sistemaren bitartez. Euskarazko eta gaztelaniazko bilaketak egiteko aukera ematen du.
Pozez hartu dut guretzat hain baliabide erabilgarria izan daitekena.
Jope aita Patxi! Ze dotore!
Etiquetas:
etorkinekin lanean,
euskaraz noski,
irakurketa-idazketa
2013-05-28
FORVO
Pasadan ikasturtean Greziatik etorri zitzaigun ikasle bat Haur Hezkuntzara. Zoratu beharrean ibili nintzen, presaka, beragaz berba egiteko hitzen bila. Egun hoietan FORVO ezagutu izan banu bestelakoak izango ziren gauzak. Hasierako egunak bederen ez ziren horren gogorrak izango bere hizkuntzan hiz lasaigarriren bat esan ahal izan bagenio.
FORVOk hizkuntza desberdinetan hitzak nola ahoskatzen diren erakusten digu eta honek etorkinekin lan egiteko adibidez tresna baliagarri bat eskeintzen digu. Haientzat ere gure hizkuntzan dauden hitzak ezagutu eta ahoskatzeko baliabide bat ematen diela uste dut.

FORVOk hizkuntza desberdinetan hitzak nola ahoskatzen diren erakusten digu eta honek etorkinekin lan egiteko adibidez tresna baliagarri bat eskeintzen digu. Haientzat ere gure hizkuntzan dauden hitzak ezagutu eta ahoskatzeko baliabide bat ematen diela uste dut.
Etiquetas:
etorkinekin lanean,
euskaraz noski,
Guztiontzako eskola
2013-01-17
INGURUNEKO UNITATE DIDAKTIKOAK ETORKINENTZAKO EGOKITUTA
Irungo HIPIen orrialdean jolasteko ariketa hauek aurkitu ditut ingurune gairako.
2012-12-19
HIPILAGUN
HIPILAGUN Ikasle etorkinekin lan egiteko bloga da.
Hau da aurtengoz blog honetako azken sarrera. Datorren urtean gehiago.
Ondo pasa oporrak eta hurrengorarte.
Hau da aurtengoz blog honetako azken sarrera. Datorren urtean gehiago.
Etiquetas:
etorkinekin lanean,
Guztiontzako eskola
2012-11-29
TUTORETZA PLAN BAT
Gelako bizikidetzan gorabeherak ditugunean, tutoretza plan bat eskatzen digutenean, gelako harreman sarearen behaketa egin behar dugunean... pixka bat noraezean ibiltzen gara lan egiteko metodo baten bila.
Tutoretza plan hau aurkitu dut eta bertatik gauza batzuk baliagarriak direla iruditu zaizkit. Ez dut uste sistematikoki eta saioz saio egin behar denik. Nire ustez, gelaren beharrek agintzen dute momenturo zer egin.
Eusko Jaurlaritzak argitaratua da.
TUTORETZA PLANA
Tutoretza plan hau aurkitu dut eta bertatik gauza batzuk baliagarriak direla iruditu zaizkit. Ez dut uste sistematikoki eta saioz saio egin behar denik. Nire ustez, gelaren beharrek agintzen dute momenturo zer egin.
Eusko Jaurlaritzak argitaratua da.
TUTORETZA PLANA

Etiquetas:
etorkinekin lanean,
Guztiontzako eskola
2012-10-03
Buruko hura nork egin zion jakin nahi zuen satortxoa
www.aittu.com/bideoipuinak/ipuinak-1 orrialdean "Buruko hura nork egin zion jakin nahi zuen satortxoa" dago. Haur hezkuntzarako zein lehen hezkuntzako lehenengo ziklorako baliagarri ikusten dut scribd-en jarritako fitxa hau ulermena lantzeko.
Buruko Hura Nork Egin Zion Jakin Nahi Zuen Satortxoa

Buruko Hura Nork Egin Zion Jakin Nahi Zuen Satortxoa
Etiquetas:
etorkinekin lanean,
euskaraz noski
2012-05-10
Hizkuntzarekin hasteko Zarautzen bilatu
Batzuetan ikasle berriak etortzen zaizkigu edozein mailatara eta ez dakigu ondo nondik hasi lanean. Euskarri baten bila hasi eta Zarautzeko Berritzegunean aurkitu nuen orrialde hau dokumentu pilo batekin.
Zarauzgunean klikatu eta hor ikastetxeak - web guneak barruan daude dokumentuak.
Materiala ikasleak nagusiak direnean erabiltzeko da. Gure grafia irakurri eta idazten dutenentzat balio du eta argazki piloa ditu hitzari laguntzeko.
Honek ez du noski ahozko adierazpena alde batera utzi behar. Lehenbizi ahoz landuko dugu gero paperean ikusiko duena.
Zarauzgunean klikatu eta hor ikastetxeak - web guneak barruan daude dokumentuak.
Materiala ikasleak nagusiak direnean erabiltzeko da. Gure grafia irakurri eta idazten dutenentzat balio du eta argazki piloa ditu hitzari laguntzeko.
Honek ez du noski ahozko adierazpena alde batera utzi behar. Lehenbizi ahoz landuko dugu gero paperean ikusiko duena.
Etiquetas:
etorkinekin lanean,
euskaraz noski
2011-06-27
Ingurune gaien egokitzapena II
5.mailako gaiekin egin nuen bezala, 6.mailakoarentzat ere egindut egokitzapenaren calameo hau. Barruan azterketak daude ere. Gogoratu egokitzapen hau 2.zikloko erreferentziako CEI duen ume batentzat izan zela eta bere ezaugarri propioak kontuan hartuta (artean oso memoria ona). Hala ere, beste ume batzuentzat baliagarria izan denez, hemen jartzen dut erabili nahi duenarentzat.
Etiquetas:
autismoa,
etorkinekin lanean,
euskaraz noski,
Guztiontzako eskola,
Ingurunea
2011-06-10
Ipuinak entzun
Etxegiroan sakatu eta ipuinak aurkituko dituzu, umeentzat, gazteentzat, nagusientzat, Euskal Herrikoak, Indiakoak, Ingalaterrakoak...
Entzun eta gozatu!
2011-05-26
Ahozko adierazpena eta Nathan
Nathan editorialak Frantzian hezkuntzarako material didaktikoa argitaratzen du. Badituzte plastikozko kutxa batzuk argazkiekin (15x15ekoak gutxi gora behera) ahozko adierazpena lantzeko oso aproposak direnak.
Nik bi kutxa ezagutzen ditut, bat janarien argazkiekin eta bestea aditzak eta aditz laguntzaileak esaten ikasteko. Seguru gehiago ere badaudela. Lehen hezkuntzako 2.ziklotik aurrera Schubi erabiltzen dudan bezala, Haur Hezkuntzan eta LH 1. zikloan Nathan-eko txartelak erabiltzen ditut ahozko adierazpenari bultzadatxo bat emateko.
Nik bi kutxa ezagutzen ditut, bat janarien argazkiekin eta bestea aditzak eta aditz laguntzaileak esaten ikasteko. Seguru gehiago ere badaudela. Lehen hezkuntzako 2.ziklotik aurrera Schubi erabiltzen dudan bezala, Haur Hezkuntzan eta LH 1. zikloan Nathan-eko txartelak erabiltzen ditut ahozko adierazpenari bultzadatxo bat emateko.
Etiquetas:
autismoa,
etorkinekin lanean,
euskaraz noski
2011-05-24
Ingurune gaien egokitzapena
Pasadan ikasturtean 5.mailan zegoen ikasle bati Inguruko gaiak egokitu nizkion LH2.zikloko erreferentzia kontuan hartuta.
Egokitzapenak beti dira banakakoak eta batentzat balio duenak agian ez du bestearentzat balio.
Edonola ere, lana egina dagoela aprobetxatu nahi izan dut eta gorde hurrengo baterako ere. Egokitzpen honetan azterketak ere egokituta daude, egituratuagoak eta haien eguneroko egoerak kontuan hartuta zenbait kasutan ere.
Calameon publikatu dut eskura izan dezazuen.

Suscribirse a:
Entradas (Atom)