2014-04-30

Idazten ikasteko idatzi


Gogoan dut eskolara joaten ginen garaietan, ikasturte batez bederen, astero astero idazlana egin behar izaten genuela astelehenean lagunen aurrean irakurtzeko modukoa.
Irakasleek "ausazko" aukeraketa egin eta hiru ikasleri esaten zien irakurtzeko haien idazlana (momentu hau itzela izaten zen!) eta ondoren gelakideek kritika egiten genuen eta politena aukeratu (momentu hau ere itzela izaten zen!).
Idazlanek gai librea zuten baina irudimen gutxiko edo ahalegin txikiko lagunentzat proposamenak ere jartzen zituen arbelan irakasle hark. Bazuten gainera neurri bat; alegia, ezin zuten lerro kopuru batetik pasa ez eta lerro kopuru bat baino gutxiagokoak izan.
Hiru "obra" horiek besterik ez zituen zuzentzen irakasleak egun hartan baina denok idazten genuen eta denok, behintzat nik horrela gogoratzen dut, ahalegin handia eginez; batetik, norberak besteen aurrean ez zuelako txarto geratu nahi; eta bestetik, irakasleak zuzenketak lupaz egiten zituenaren zentsazioa genuelako hiru besterik ez zirelako zuzendu beharreko lanak; hortaz, gupidarik ez.
Kritika onak eta txarrak egiten ere ikasi genuen nolabait eta kritika txarrak onartzen (hau izaten da zailena).
Idazten ikasteko asko idatzi beste erremediorik ez dagoela begitandu zait beti eta joku bihurtu badaiteke gainera, hobe.




2014-04-07

Santutxun euskararen astea

Santuxun euskararen astea dantzan ozpatu genuen Karmelo kalean eta bideo hau testigu! Primeran pasa genuen!




2014-04-01

Ttalaka, aisia euskaraz

Ttalaka klikatu eta euskarazko aisialdiaren plaza izateko xedez sortutako ataria izango duzue begi aurrean.
Gaur Berrian agertu da eta interesgarria iruditzen zait lotura nire blogean izatea batez ere agendagatik.